ELCANO 2014ko irailak 8 eta 9.- Duero ibaiaren ibarrean zehar

Goiztiarra da gure Elcano gaztea. Eguna argitu aurretik martxan zen, hego-mendebalderanzko noranzkoan, Palentzia eta Valladoliden iparraldea zeharkatuz, 19:00ak inguruan Zamorara heltzeko. Ez ditugu egunean zeharreko puntu guztiak jaso, baina ematen du Ricobayo urtegitik hurbil dagoen baso batean egin duela gaua.

elcano 09-09-2014

Irailaren 9an ere goizean goiz abiatu da, 6:00ak aldera, norabide berberean. Laster topatu du Duero ibaia. Eskualde hau Duero eta Agueda ibaien urek sortu dute, zeinen urek, milaka urteren poderioz, lautadak higatu eta depresio eta arroila ikusgarriak eratu dituzten. Eskualde natural honen berezitasun orografiko eta klimatikoak direla eta, biologikoki oso aberatsa da. Gaur egun Parke Natural gisa babestua dago mugatik alde bietara, hegaztientzako garrantzi handikoa, non 200 espezie inguru bizi diren, horien artean zikoina beltza eta harrapari ugari: arrano beltza, aztore-arranoa, sai zuria eta sai arrearen populazio handi bat.

09-09-2014 fermoselle los arribes antramir

Duero ibarraren paisaia. Argazkia: Antramir

Gure harrapari gazteak Zamora, Salamanca eta Bragança distritu portugaldarreko lurretatik egin du gaurko hegaldia, hegoalderantz.

elcano 09-09-2014ampli

Elcanoren hegaldiak aurrera darrai. Gu, ordea, hemen geratuko gara momentuz, arratsaldeko daturik ez dugu jaso eta.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information