MALASPINA 2014ko Irailak 6.- Granadako kostaldean.

Goizaldean hasita Malaspina mendebalderantz mugitzen ari da. Gaur izango ote da mediterraneo itsasoa gurutzatu eta Afrikan sartuko den eguna? Bere egoera fisikoak eta aurkituko dituen haizeek baldintzatuko dute.

Gibraltarreko estugunea gurutzatzeko esperoan egoten dira hegazti asko, baldintza egokien itxaroan Afrikara heltzeko helburuarekin, hau baita kontinente biak hurbilen dauden puntua. Baina hau ez da arrano arrantzaleen kasua, hauek ez baitute arazorik hegaldi luzeak egiteko geldialdirik egin gabe. Horregatik arrano arrantzaleek Andaluziako edozein puntutik gurutzatu dezakete Afrikara.

CostaGranada AllieCaulfield

Eguerdiko ordubiak aldera granadako kostaldera heldu eta Alboraneko itsasoan sartu da Malaspina, baina gaurko ez dela egun egokia ohartzen da eta atzera egiten du berri penintsulara.

Gaurko gaua Granadako kostaldean pasatuko du, inguru horretan hain ugariak diren berotegiz inguratuta eta Sierra Nevadako mendi garaiak zelatan dituelarik.

ruta 6sep

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information