MALASPINA 2014ko Irailak 5.- Ezin du denborarik galdu.

Malaspinak ezin du denborarik galdu, eguneko ordu freskoenak aprobetxatu behar ditu.

Albacete atzean utzita eta 13:30 aldera Murtziara sartzen da mendebalderantz.

Sierra Maria FelipeOrtega

Sierra María. Egilea:Felipe Ortega

Eguerdiko 15:00 aldera Almeriako probintzian dago eta bertan dagoen Sierra María- Los Pérez izeneko parke naturala zeharkatu du. Parke honetan hegazti espezie deigarriak daude, arrano beltza, arrano txikia, sai arrea edota aztorea beste askoren artean. Egoera hau dela eta, ingurua Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) bezala izendatu dute.

 Arratsaldeko 17:00etan atseden hartzea erabakitzen du begetazioa dagoen eremu batean. Gaurko egunean 250 kilometro egin ditu hegan, bataz besteko 40 kilometro orduko. Bihar gure arrano arrantzale gazteak abentura berriak izango ditu, gaur egun gogorra izan da berarentzat eta ondo lo egin behar du. 

rUTA 5SEP

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information