MALASPINA 2014ko Irailak 4.- Bere bidea jarraitzen du hegoalderantz.

Hurrengo egunean Malaspinak bidaia goiz hasiko du, ezin du denborarik galdu. Orain Sorian dago, non, zuhaitz berdeen freskotasuna ortuz beteriko lautadekin nahasten da.

Goiz erdian gure arrano arrantzale gaztea Gomera izeneko herritik gertu dago, bertan, zereala da nagusi. Eguneko lehen orduetan nahiko baju hegan doa hegan, lurretik gertu eta orduak pasa ahala altitudea igotzen doa, 1200 metro garaieraraino helduz. Baliteke honen arrazoia lurzoruak eguerdian irradiatzen duen beroagatik aldentzeko dela.

Gómara RicardoNavarroVazquez

Gómarako herria. Egilea:Ricardo Navarro.

Eguerdiko 15:00 aldera Malaspina Cuencako probintzian aurkitzen da eta 18:00 aldera Hoces del Cabriel izeneko Parke Naturalean egiten du etenealdia eta gaua pasatzea erabakitzen du bertan, Balentziako komunitatetik gertu eta Contreraseko urtegitik gertu dago.

Gaur Malaspinak 260 kilometro egin ditu Soria, Guadalajara eta Cuencako probintzien gainetik hegan. Malaspina arrano arrantzale osasuntsu eta kementsu bat dela erakutsi du egun hauetan, hurrengo bi egunetan bere etxea izango den tokira heltzeko gogoekin. Ze toki bisitatuko ditu bihar?

RUTA 4 SEP

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information