ELCANO 2014ko irailak 7.- Gaztela eta Leongo urtegiak ezagutzen

Goizeko 7.00ak aldera, Elcano gaztea bere lo-tokitik hurbil dagoen Sobron urtegira hurbildu da. Inguru zoragarri honetan Ebro ibaiaren urek bere bidea jarraitu dute arroila bat sortuz, Tobalinako harana eta Miranda de Ebro lotzen dituena, haitz ebaki izugarriez inguratua. Jasotako satelite puntuen arabera, gure arranoa gune horretako zuhaitz ezberdinetan egon da pausaturik.

07-09-2014 sobrongo urtegia ekainj

Sobrongo urtegia. Argazkia: ekainj

9.00etarako berriz ere martxan jarri zaigu, oraingoan mendebalderantz, 55km orduko abiaduran. Horrela, 14.00etan Aguilarreko urtegira heldu da, Aguilar de Campoo udalerrian. Urtegi hau, 1650 hektarea ingururekin, Palentziako handiena dugu. Bere funtzioen artean ur-horniketa eta energiaren ekoizpena daude, baina hainbat hegazti urtarrentzako bizileku zein atseden leku garrantzitsua ere bada, euren negualdian zein migrazio hegaldietan.

Gaua pasatzeko, berriz, urtegitik 15 km hegoaldera mugitu da, Prádanos de Ojedo-ra, laborantza lurrez inguraturiko herria, zenbait pinudirekin nahastuta. Hauetariko batean igaro du gaua, pinu batetik bestera mugituz.

elcano 07-09-2014

Gaur 120 km baino gehiago egin ditu. Migrazioan dagoen arrano arrantzale batentzako ez da gehiegizko distantzia. Agian gure Elcanok nahiago du poliki hartu eta bidaiaz gozatu. Bihar jarraituko dugu bere penintsularen zeharkaldiari adi-adi.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information