MALASPINA 2014ko Irailak 3.- Bidaiari hasiera eman dio.



Malaspina izenaz bataiatutako arrano arrantzale gazteak Afrikako lurretara hasi du bidaia. Lehenengo pausoa Iberiar Penintsula zeharkatzea izango da eta ondoren Gibraltrarreko estugunea igaro beharko du Afrikako lurretan sartzeko. Bidaia honen nondik norakoak  egunero jarraitu ahal izango ditugu Malaspinak berarekin daraman GPS dispositiboari esker ordu bakoitzean bere posizioaren berri emango baitigu. Informazio hau baliatuz Malaspinaren nondik norakoen berri emango dugu bere helmugara iritsi arte. Ze laku bisitatuko ditu? Ze zailtasun izango ditu? Zein izango da negua pasatu duen zonalde zehatza?...Galdera guzti hauek eta gehiagoren berri izango duzue hurrengo hilabeteetan Malaspinaren egunerokoan.

1

pa

 

Malaspina uztailaren11an heldu zen Urdaibaiera proiektuko gainerako arrano arrantzaleekin eta hacking dorrean hiru hilabeteko egonaldia egin ondoren askatu zen. Urdaibaien bere egonaldian zehar jarraipen zehatza egin zaio, non jaten zuen edota lo egiteko erabiltzen dituen lekuak identifikatu ahal izan ditugu.

 

Askatua izan zen inguruan zehar kilometro batzuetako txangoak egin ondoren dispertsio hegaldiak izenez ezagutzen direnak) Irailaren 3an Malaspinak bere bidaia luzeari ekin zion. Goizaldean Urdaibaien gosaldu ondoren, eguerdiko 11etan Afrika helmugatzat izango zuen bidaia hasi zuen Malaspinak.

 

Eguerdiko 12etan Durangon zegoen eta  45km/h ko abiadurarekin zihoan hegan. Urkiolako parke naturala zeharkatu eta ordubetera Ullibarri-Gamboako urmaelena zegoen, Gasteizetik kilometro gutxira.

pa 2
Bidaia jarraituz arratsaldeko 18:00ak aldera Soriako hirigunearen inguruetan atseden hartzeko geratzen da. Egun gogorra izan da gaurkoa Malaspinarentzat hainbat mendi, ibai eta herri gurutzatu behar izan ditu 200 kilometroko bidaian zehar. Bihar beste egun bat izango da, gaur atseden hartzea besterik ez zaio geratzen.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information