Aranzadi Zientzia Elkartearen 75 urteurrena ospatu dugu!
Osteguna, 2022(e)ko urria(r)en 20-(e)an 07:40etan |
Aranzadik Lehendakariaren eta sailburuen bisita instituzionala ere jaso du bere egoitzan. 1947an sortua, Aranzadik natura eta giza zientzien ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen zabalkundea ditu helburu nagusi. Era berean, Aranzadik ornitologiarekin lotutako proiektuak lantzen ditu, biologiari, ekologiari eta hegaztien kontserbazioari buruzko hainbat alderdi jorratuz. Gainera, Aranzadiko Eraztunketa Bulegoak, nazioartean ezaguna denak, urtero 200.000 hegaztiren eraztuntzea eta jarraipena kudeatzen ditu. Urdaibai Bird Centerreko taldearentzat ohorea izan da Aranzadiren 75. urteurrenean parte hartzea. Gaurko mezua hurrengoa izan da: Zorionak Aranzadi azken 75 urteetako lan bikainagatik eta ilusioz jarraituko dugu beste urte askotan!
|