Sacha Dench, Migrazio Espezieen NBEko enbaxadorea, Urdaibaiko Bird Centerrean izan da Flight of the Osprey proiektuarekin
Osteguna, 2022(e)ko abuztua(r)en 18-(e)an 15:02etan |
Sacha eta bere taldea 10.000 km-ko bidaia egiten ari dira lurretik. Bidaia horrek 14 herrialde zeharkatuko ditu eta arrano arrantzaleei jarraituko die migrazioan. Espedizioak NBEko erakundeak, zientzialariak, gobernuak eta komunitateak bilduko ditu. Proiektu berritzaile honen ardatza arrano arrantzalea denez, Urdaibai funtsezko geldialdia zen taldearentzat. Ongietorria emateko, Urdaibai Bird Centerreko langileak eta Urdaibaiko Arrano Arrantzale Proiektuaren zuzendaria, Aitor Galarza, egon ziren. Lehenengo bilera bat egin zuten Zoometik Sacha, Aitor eta Tim Mackrill, Roy Denis Wildlife Foundation erakundekoa. Azken honek Erresuma Batuko GPSz markatutako lau arranoetako bati, 4K-ri, buruzko informazio eguneratua eman zuen. Urdaibaiko Arrano Arrantzale proiektuari buruzko berriak ere partekatu ziren. Aitorrek azaldu zuen proiektuak oso emaitza onak izan dituela aurten, Kantauriko kostaldean bi kuna jaio eta eraztundu baitira. Erresuma Batuarekin egindako bileraren ondoren, Flight of the Osprey Taldeak hobeto ezagutu zuen Arrano Arrantzlae Prioektua eta Urdaibai Bird Centerrera bisita egin zuten.
Flight of The Osprey (conservation-without-borders.org)
|