Oier Erkizia, aparteko hegazti-zalea

Astelehena, 2020(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 17:03etan

Portada Oier Erkizia

Oier1

Udaberri honetako konfinamenduan zehar, Oier Erkizia Doneztebeko ornitologo gazte bat ezagutzeko aukera izan genuen. Hamabi urte dituen gazte hau, hegaztien dokumentalista paregabea bihurtu da.

ezkurra erreka

Udaberrian izan genuen konfinamendu gogorrean, bere inguruan agertzen ziren hegazti guztien irudiak hartzeko lana hartu zuen Oierrek. Bere etxeko balkoia behatokitzat eta ezkutalekutzat hartu, eta haritz eder batzuek eta Ezkurra ibaia bera aukeratu zituen eskenatokitzat. Paraje eder horretaz baliatuz, bertara arte hurbildu ziren hegaztien irudi ederrak grabatu zituen pazientzia eta dedikazio handiz.

Egun horietan 25 hegazti-espezieren irudiak hartzeko aukera izan zuen.

Konfinamendu zorrotza amaitu ondoren ere, Oier, kamera eskuan, etxetik atera eta bere eskualdean ibiliaz, etxetik grabatu ezin izan zituen beste hegazti askoren bila joan zen. Azken horien artean hegazti oso iheskorren irudiak hartzea lortu zuen okil beltza, uretako zozoa, Martin arrantzalea. Hementxe daukazue Oierrek egindako azken bideoa.

Espero dut ikus-entzunezko eder hauetaz gozatzea, guk egin dugun bezala.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information