Gernikako zikoina bikotea etxetik bota dute

Ostirala, 2020(e)ko apirila(r)en 24-(e)an 17:53etan

andra mari

Urdaibaiko zikoina bikote batek Gernikako Andra Mari eliza aukeratu zuen habia kokatzeko. Baina atzo egun tristea izan zen bikote honentzat; pertsona batzuek habia kendu zieten eraikitzen zebiltzaten Andra Mari elizako kanpandorretik, horrela ba, zikoinei beraien ziklo biologikoarekin jarraitzea galarazi zietelarik.

operarios

Iberiar penintsulako hainbat gunetako zikoinek portaera gregarioa izaten dute, eta habiak eraikin historikoetan edo elizetan kolonietan batzen dituzte. Zikoinen kontzentrazio horiek polemika sortu dute leku batzuetan, eta kendu ere egin dituzte.

foru

Atxaga baserriko habia Forun, Urdaibaiko lehenengoa

Urdaibairen kasuan, egoera guztiz desberdina da; hemen zikoinak portaera lurraldekoia erakusten dute, ziur asko elikagai eskuragarritasun gutxiago izatearearekin lotuta, eta ez dituzte beste ale batzuk inguruan onartzen. Horrela, zikoina habia kopuru handi bat Andra Mari bezalako eliza batean ikusteko aukera ia ia ezinezkoa litzateke.

artian

Gautegiz Arteagan aurten eraiki berri duten habia.

Laburbilduz, zikoinak orokorrean oso erakargarriak diren hegaztiak dira, bai bere izaera ikusita eta bai ingurumen-hezkuntzari dagokionez.

Ez da ahaztu behar espezie babestu baten aurrean gaudela, eta, beraz, legediak ez duela baimentzen espezie horien habietan eta ugalketa-lekuetan kalterik eragitea.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information