Lurralde zaintza
Ostirala, 2012(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 20:06etan |
Gaur Ostirala, Eusko Jaurlaritzako teknikariek Aranzadi Zientzi Elkarteak Lurralde Zaintza proiektuaren baitan kudeatzen dituen lurrak bisitatu dituzte. Bisitaldia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ondare naturalaren kontserbazioaren aktibitateetarako ematen dituen diru laguntzen barruan kokatzen da. Lurralde zaintza proiektuaren bitartez, elkar lankidetza eta alokairuko kontratuak erabiliz, lurjabeak eurak inplikatzen dira; beti ere, lur horien jabetza galdu gabe, babes eta garapen jasangarri eraginkor bat lortzeko egiten diren ingurumen lanetan.
|