Arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak Urdaibain

Asteartea, 2019(e)ko uztaila(r)en 02-(e)an 13:43etan

 

tra1

-URDAIBAI RESERVE- Uda honetan, aurrekoetan bezala, Urdaibai Biosfera Erreserban arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak antolatuko ditugu Urdaibai Bird Center-etik. Irtenaldi hauek arrano arrantzalearen inguruan 2014. urtetik Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen den ingurumen hezkuntzako proiektuan dute testuingurua. Helburua Arrano arrantzaleak gure hezeguneetako kontzerbaziorako duen garrantziaz sentikor bihurtzea da, are eta gehiago kontuan izaten badugu espeziea hau ez dela ugaltzen gure hezeguneetan orain dela 200 urte inguru gutxienez.

car19

Irtenaldiak Urdaibai Bird Center-etik antolatuko dira eta 2 ordu eta erdiko iraupena izango dute. Parte hartzeko zentrura deitu behar da aldez aurretik, talde mugatuak izango direlako hegaztiei eragozpenak ez eragintzeko. Irtenaldiak zentruko teknikariek gidatuko dute lurretako teleskopioen laguntzaz eta ibilbidearen zehar arrano arrantzalearen berreskurapen programaren garapenari buruzko informazioa emango dute. 

u18

Aurton 5 irtenaldi gidatuak antolatuko dira: uztailaren 12an eta 26an, abuztuaren 9an eta 23an eta irailaren 6an. Bisitaldiak doakoak izango dira eta izena emateko telefono hauetara deitu ahal duzu derrigorrez: 699 839 202 o al 946 251 157 eta zure plaza erreserbatu. 

 jon4

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information