“BIOWET Erasmus +” Urdaibai Bird Centerrek parte hartzen duen Nazioarteko proiektu berritzailea.

Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 10:11etan

Biowet

- URDAIBAI RESERVE - Aurreko astean zehar "BIOWET Erasmus +" proiektuko parte hartzaileek jardunaldiak izan dituzte Martin Mere erreserba naturalean (Ingalaterra). Jardunaldietan zehar Norbegiako (Dokka Delta), Portugalgo (Evoa), Martin Mere (Ingalaterra) eta Urdaibai Bird Centerreko Ikasle eta partaideak bildu dira, hezeguneetan hartuz klima aldaketaren zantzuak adierazten dituzten indikatzaileak jarraitzeko asmoarekin.

Denon argazkia

Martin Mere-ko jardunaldietako partaideak

Proiektu hau Europar Batasuneko Erasmus + programaren diru laguntzarekin eta Wetland Link International, mundu mailako hezeguneak biltzen dituen entitateak babestuta dago.

Hezeguneak ingurumenean garrantzi handiko lekuak dira. Bioaniztasunaren eta ekoizpen ekologikoaren gune garrantzitsuak izatetik aparte, gizakiarentzako hainbat onura sortzen dituzte edateko eta ureztaketarako ura, aisialdirako lekuak, arrantza moduko ekoizpen ekonomiko garrantzitsua dira, eta nola ez, fauna eta landarediarentzako habitat ezin hobeak eratzen dituzte.

Moths

Hezeguneko sitsen identifikazio lanetan

BIOWET proiektuaren helburua, herrialde desberdinetako ikasleei hezeguneetako aniztasun biologikoari buruz ezagutzak eta esperientziak partekatzea da, eta klima aldaketak zein neurritan eragiten duen ekosistema hauskor horietan ezagutzea eta aztertzea.
Horiek horrela denboran zehar hezegune desberdinetan egingo den indikatzaileen datu bilketarekin, klima aldaketak hezeguneetan nola eragiten duen ulertzeko tresna ezin hobea sortzeko aukera izango da.

Lezkadian

Hezegunean landa lanean

Martin Meren egindako bilera hau lehenengoa izan da, aurrerantzean partaideak Urdaibain, Evoan Tajo ibaiaren itsasadarrean eta Norvegiako Dokka Deltan burutuko dituzte elkar trukaketak. Azken horietan Barrutialde Institutuko ikasleak ere parte hartuko dute Urdaibai Bird Centerrekin batera.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information