Bizi osorako zaletasun bat

Asteartea, 2018(e)ko azaroa(r)en 27-(e)an 09:50etan

sankris

Joan den larunbatean Urdaibai Bird Centerrek emandako hegaztien behaketarako hastapen ikastaroa amaitu zen.

taldea

Ikastaroan bertan, hainbat izan ziren azaldu ziren gaiak; hasiera batetan, optikari buruzko eta behaketak egiteko tresneriaren maneiu egokiari buruz hitz egin zen. Horrekin batera, hegazti urtarren identifikazioari buruzko gai ere jorratu zen, eta baita ere nola behatu daitezkeen inongo eragozpen eta enbarazurik sortu gabe.

ventanal

Lehenengo egunean hain beharrezkoak diren aspektu teorikoak landu ziren, batez ere hurrengo egunetarako ezagutza minimo bat egon zedin.

guia

Charla

Bigarren asteburuan, zankaluzeen, ahateen eta antzeko hegaztien identifikazioan murgildu ginen. Hori dena Urdaibai Bird Centerreko instalazioetatik bertatik. Egun horretan, sorpresa polita izan genuen, arrano arrantzale bat ikusteko aukera izan genuen. Udazken amaierako sasoi honetan Urdaibain oso arraroa den hegaztiarekin gozatzeko aukera.

arrano

Azkeneko asteburuan, gaia limikoloetara bideratu zen, hau da, paduretako limo edo lokatz eremuetan elikatu eta bizi diren zankaluze txiki eta ertainen taldean. Behaketak urrunetik burutu ziren, baina hala eta guzti ere, ohikoenak diren limikoloak ikusteko aukera izan genuen Busturiko San Kristobal auzoko inguru paregabetik.

aves 12

Eguna ezin hobeto amaitzeko hain berezia den branta muturbeltz bat ikusteko aukera izan genuen, paduran bertan janari bila zebilela.

aves 3

Ez dugu amaitu nahi, parte hartu duten guztiei esker onak eman gabe; batez ere jarri duten interesa, ikasteko gogoa eta arretarengatik.
Hitz batez, gure partetik hiru egun zoragarri izan dira, eta uste dugu parte hartu duten guztientzat ere horrelakoak izan direla.

Behatutako hegaztietariko batzuk

aves8

txilinporta

aves 1

Txirritxo handia

aves 2

txirri arrunta

aves 4

kopetazuria

aves 5

Ahate txistularia

aves 6

uroiloa

aves 7

ipar ahatea

aves 9

Lertxuntxo handia

aves 10

Lertxun hauskara

aves 11

Txirri grisa

 

aves 13

Mokozabalak

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information