Errekor Berria!!!

Astelehena, 2018(e)ko urria(r)en 08-(e)an 10:55etan

Portada

Asteburu honetan Hegaztien Mundu-Mailako Eguna dela eta, 500 pertsonatik gora bisitatu dute Urdaibai Bird Centerra eta berak kudeatzen dituen behatokiak.

ventanal

Urte sasoi konkretuetatik turismoa beste garai batzuetara zabaltzea Urdaibai Bird Centerraren helburuetako bat da, eta aste buru honetan gertatutakoa adibide ezin hobea izan da. Naturak ez dauka masa-turismoaren beharrik, urte guztian zehar Urdaibaiko Biosfera Erreserbak dauzkan balio naturalak erakutsiko dituen turismo jasangarri baten beharra bai ordea.

petada puerta

Udazkeneko eguraldi euritsu bat izan arren, Gautegiz Arteagako padurak ezin ikusgarriago egon ziren. Guztira 58 espezietako ehunka hegazti jarri ziren gure begien aurrean.

espatulas

garza

Wadden Itsasoan ugaltzen diren mokozabalak eguneko izar bilakatu ziren. Horietaz aparte, berton egon ziren ere oso iparretik etorritako ahate txistulariak eta ipar ahateak, eta beroriekin batera tundra arktikotik etorritako kuliska zuriak. Bestalde, lertxun hauskarak gure aurrean tamaina handiko aingira bat nola harrapatzen zuen eta jaten zuen ikustea momentu oso interesgarri eta bakana ere izan zen. Bitarte horretan Martin arrantzalea arrain txikien ehizan ibili zen.

martin

aguilucho

Hegazti guzti horien artean zingira mirotza ere bertan ibili zen ingurua miatzen harrapakin posibleen zain.

anill txori

Eta ekitaldiaren amaiera gisa, eraztunketa zientifikoko erakustaldiak ahozabalik utzi zituen bertara hurbildutako gaztetxoenak. Belaunaldi gaztetxoenek naturan bertan egiten diren honelako ekitaldiak gero eta beharrezkoagoak dituzte, garai honetan hainbeste erabiltzenneskatila

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information