Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain 2018ko uda

Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 07:21etan

 

jon3

-URDAIBAI RESERVE-

Urtero legez, Urdaibai Bird Centerrek Afrikatik itzulitako arrano arrantzaleak behatzeko doako irtenaldiak eskainiko ditu. 2013 eta 2017 urte horietan Eskoziatik ekarritako 60 arrano gazte askatu ziren. Arrano gazte horiek “Highland Wildlife Foundation” taldeko adituek habi desberdinetatik ekarri zituzten 3-4 aste zituztenean. Aranzadi Zientzi Elkartearen biologo eta adituen talde batek monitorizaturiko egokitze prozesua bukatu ondoren irailaren erdialdean arranoak Afrikarantz abiatu ziren.

cartel salidas pescadora verano 2018 baja

Aurton 12 irtenaldi antolatuko dira Afrikatik Urdaibaiko paduretara itzulitako arranoak behatzeko. Irtenaldiak ez dira soilik abuztuan izango, ekainaren 22tik hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko dira ostiralero. Aurton irtenaldiak Oka ibaiaren eskuinaldetik burutuko dira arrano arrantzaleak baldintza hoberenetan behatu ahal izateko aukera hobea dagoelako. 

jon4    jon2

Ibilbidean zehar arranoak ikusteaz gain hainbat alor desberdin jorratuko dira: paisaia, arranoen bizilekua eta espazioa partekatzen duten hegaztiak behatuko dira.

Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Ekainak: 22, 29

Uztailak: 6, 13, 20, 27

Abuztuak: 3, 10, 17, 24, 31

Irailak: 7

Irtenaldi horietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea telefono zenbaki honetara deituz 699 839 202. Plaza mugatuak daude (10 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira Urdaibai Bird Centerren. Bisitaldiek ordu biko iraupena izango dute.

na

Bisitaldi horiek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatzen da.

 

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information