Itzeleko arrakasta atzo ospatu genuen Hegaztien Mundu-mailako egunean.

Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 02-(e)an 10:08etan

portada

-URDAIBAI RESERVE- 200 pertsona baino gehiago izan ziren Urdaibai Bird Centerrera hurbildu zirenak egun zoragarri batez gozatzeko. Izan ere, Europatik migrazioan izan genituen hegaztien antzera, bisitariak ere hainbat herrialdetatik hurbildu zitzaizkigun, Alemania, Ingalaterra edo Suizatik esaterako.

1

Eguneko izarra arrano arrantzalea izan zen, konkretuki eraztun laranja bat zeraman Orleanseko Basoan (Frantzia) jaiotako arrano gazte bat. Hegazti polit honek arrantza saio ikusgarria erakutsi zuen zentroko behatokian zeuden bisitari guztien aurrean.

3

Eta zer esanik ez jasan genuen euri frontea gure aliatu bihurtu zela, izan ere migrazioan zihoazen hainbat eta hainbat hegazti jaitsi erazi zituen paduran bertara. Holandatik zetozen mokozabalak, Arktikoko tundratik etorritako zenbait limikolo espezie edota negua igarotzera datozen lehenengotariko ahateak ere ikusi ahal izan genituen.

Mokozabalak

Guztira 50 espezie baino gehiago aukera izan genuen, eta Beltzarana edota Antzar Indiar baten agerpenak eguna alaitzeko balio izan zuen.

2

Ezin dugu ahaztu ere, goizean zehar burutu zen eraztunketa zientifikoaren erakustaldia. Saiora jende andana hurbildu zen, amilotxak, txantxangorriak eta beste hainbat hegaztitxoren artean migrazioan Afikarantz doazen azkenengotariko enarei agur esateko aukera izan zuten bertaratutako gaztetxoek.

4

Azkenik, Urdaibaiko paisaiaren eboluzioa interpretatzeko ibilaldi gidatua ere burutu zen, aurretiaz leku bat erreserbatzeko aukera izan zuen jendearentzat.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information