Gautegiz Arteagako hezegunea kontserbatzen

Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 05-(e)an 10:22etan

portada 

-URDAIBAI RESERVE- Milaka eta milaka hegazti hezegune horietatik pasatzen dira eta urtean zehar 200 espezie baino gehiago behatu ahal dira. Hegaztiek hezeguneetan atseden hartzeko tokia, indarra hartzeko elikagaiak eta lasaitasuna aurkitzen dute hezeguneetan, horiek da hain zuzen ere hezegunean berezi egiten dituzten ezaugarriak.

 Ahateak

Bestalde, udazkenean, eztei osteko migrazioan, geldiadia egiteko ezinbesteko tokia bihurtu da Urdaibai. Azken asteotan hegazti migratzaile asko behatzen ari gara eta hurrengo asteetan ere mugimendu asko espero da. Negu aldean, ipar europan hotz latza egiten duen bitartean, tenperatura epelagoak izaten dituzte gure latitudeetan, horregatik bertora hegazti asko hurbiltzen dira. 

Duela zenbait urte Gautegiz Arteagako hezeguneak lehenera ekarri ziren eta gaur egun Urdaibai Bird Center arduratzen da bere mantenurako eta kontserbaziorako. Datorren belaunaldiek hegaztietaz eta paradisu honetaz gozatzea espero da.

padurako lanak 

Gaur egun biodibertsitatearen galera eta aloktonoak diren landareen inbasioa Urdaibaiko mehatxu nagusienak dira. Hegaztiek horrelako toki aproposa edukitzea  ez da kasualitatez gertatu lanaren ondorioa izan da. Ez dauka zentzu handirik esperoan egoteak biodibertsitatea bere horretan birsortzen den ala ez.

 Mokozabalak

Frisia irletatik datozen mokozabalak, islandiatik datozen kuliska buztanbeltzak, eskandinabiatik datozen kuliska zuriak… Gautegiz Arteagako hezeguneak dituen altxorretariko batzuk bakarrik dira.

Etor zaitez gu ezagutzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information