Bidai baten kronika: Cousteauren bila Senegal eta Gambiatik – II. Kapitulua

Asteazkena, 2017(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 11:29etan

-URDAIBAI RESERVE- Irailean Urdaibaitik abiatu zen Cousteau arrano arrantzalea Casamancetik (Senegal hegoaldea) emititzen jarraitzen du.

Pasa den udazkenean proiektuko zuzendariak, Aitor Galarzak, Afrika subsahariarrera egin zuen bidaia Urdaibain askatutako arrano arrantzaleen informazioa lehen eskutik jasotzeko. Arrano arrantzaleak negupasan dauden toki horretan argazki eta bideo ugari grabatzea lortu zuen. Bagoaz bidaiaren bigarren atalarekin.

Foto5 copia

Foto1. Mampalango1 copia 1


Azaroaren 23a, asteazkena
Goiz esnatu nintzen, eguna argitzeke zegoen oraindik, Cousteau behatuko nuen esperantzarekin jaiki nintzen. Google Earth plataforma baliatuz azken datuak aztertzen aritu nintzen, zirudienez gaurko egunean aukera asko izango nituen Cousteau behatzeko, izan ere, gutxi gora-behera antzeko tokitik zebilelako hegan. Satelitetik jasotako azken puntuen arabera duela bi egun toki berean jarraitzen zuela adierazten zidaten. Bignona herria alde batera utzi eta Gambia gurutzatzen duen errepidea hartu nuen. Zenbait minutu autoan egin eta gero militarren control handi batekin egin nuen topo, zorionez ez zidaten gelditu eta bidaiarekin aurrera jarraitu nuen.

Foto3. Carro copia

Egun argia zen jada, eguzkiaren izpiek baobab zuhaitzetan islatzen zuten argia paregabea zen argazkiak ateratzeko. Hogei kilometro inguru egin ostean beste kontrol batekin aurkitu nintzen eta horretan ere aurrerantz egitea lortu nuen. Horiek horrela, Mampalago herrira iritsi, errepide nagusia alde batera utzi eta mendi-bide batetik sartu nintzen Cousteau zegoen tokirantz. Bidetik tximinoak (Cercopithecus aethiops) aurkitu nituen eta landaredian sartu eta desagertu ziren.

Foto2.Mono Tota copia

Herrixkara iritsi bezain laster adineko gizon bati ibaira nola jaitsi nitekeen galdetu nion eta bide sigi-sagatsu bat hartu eta zenbait minuturen ostean bertara iritsi nintzen. Autoa bertan aparkatu eta oinez jarraitu nuen bidea.

Foto9.RíoCasamance

Goiz izan arren, mugimendu asko zegoen inguru horretan; piragua baten bi gizon arrantzan zeuden, gazte batzuk eskolara bidean zihoazen, pista batetik bi motor zebiltzan eta gurdi baten belarra garraiatzen zeuden. Nahiz eta mugimendu handiko tokia izan bazirudien  Cousteaurentzat toki egokia zela ohituta baitzirudien. Ni nengoen tokitik 250mra Cousteauk pasa den irailetik seinalea ematen zuen tokia zegoen.

Foto4. Posadero Cousteau Mampalango copia

Lehor zeuden zuhaitzen multzo bat zen, hezegunean bertan zeuden Casamance ibaiaren ertzean non mangoaren eta arrozaren landaketak zeuden baobaben eta palmeren baso handiak bezala. Tokiak egokia zirudien, izan ere, argazkiak ateratzeko landarediak babesa ematen zidan eta eguzkia nire atzean kokatzen zen. Karrakak (Coracias cyanogaster) eta basoetako argiolar berdea (Phoeniculus purpureus) zuhaitzetatik bueltaka ibili ziren eta (Burhinus senegalensis) eta hegaberak (Vanellus spinosus) ibai ertzetik zehar bueltaka. Horiez gain sai ---bat (Gypohierax angolensis) zuhaitz batean pausatua baina… Cousteauren arrastorik ez.

Foto6. Alcaraván

Ezkutuko toki baten instalatu nintzen eta bi ordu pasatu ostean urrunean arrano arrantzale baten silueta behatu nuen. Urrunegi zegoen identifikatzeko edo eraztunik garraitzen zuen edo ez ondorioztaztzeko, hori dela eta, material guztia bildu nuen eta ibaiaren beste aldera desplazatu nintzen eraztunik zeraman edo ez ziurtatzeko. Mangoak zeuden landaketa batean ezkutatu nintzen. Hurbiltzerakoan bi arrano arrantzale pasatu zitzaikidan nire gainetik hegan; ziztu bizian kamera hartu eta zenbait argazki atera nituen. Argazkiak aztertu eta ez batak ez besteak ez zeraman eraztunik. Tristura. Autora bueltatu nintzen eta bertara iristerakoan gazte talde bat galdezka hasi zitzaidan ea zer egiten nuen bertan, nire erdipurdiko frantsesarekin lortu nuen elkarrizketa bat izatea beraiekin. Elkarri gauzak galdezka genbiltzala halako baten gazteetako batek arrano arrantzale bat eraztun horiarekin behatu zuela esan zidan. Hura bai arrigarria! Bingo!

Foto8.En vuelo

Albiste hori entzun ostean Cousteauk maiztasunez bisitatzen zuen beste toki batera joatea erabaki nuen. Bertara iristeko Ganbiako errepide nagusitik jarraitu behar izan nuen eta mendi-bide batetik sartu eta gero ibaitik 500 metrotara aparkatu nuen autoa, ondorengo metroak oinez egin nituen ahalik eta gehien gerturatzeko asmoz. Ibaiaren beste aldean baobab handi bat bereizten zen urte sasoi horretan hosto guztiak galduak zituen eta itxura guztien arabera Cousteauk lo egiteko erabiltzen zuen tokia zen. Beste hegazti espezieen artean zuhaitz ahate muxuzuria (Dendrocygna viduata), ezproidun ahate bikote bat (Plectropterus gambensis), hainbat lertxuntxo handi (Egretta alba) eta hegazti kolpekariak (Scopus umbretta). Inguruko hotel batean geratu nintzen lo egiten (La Palmeraie en Badiouré), toki paregabea benetan ere. Arratsaldean berriz ere ahalegindu nintzen zonaldera hurbiltzen baina esfortsua alferrikakoa izan zen.

Azaroaren 24a osteguna
Larunbata arte ez nituen sateliteko datuak jasoko, hori dela eta nire helburua Cousteau ingurutik bilatzea zen, lan zaila benetan ere. Ziguinchor aldera mugitzea erabaki nuen eta proiekturako materiala lortu argazkiak eta bideoak. Casamance ibaiaren ertzean kokatuta dago Ziguinchor eta eskualdeko hiriburua da. Lurralde hori portugaldarrek kolonializatu zuten eta ondoren, XIX.mendean, frantsesen eskura pasatu zen independentziaren ondoren Senegalen parte izatera pasatu zen arte.

Foto7. Buitre palmero copia

Eskualdean “Diola” izeneko jendea bizi da eta hizkuntza propioa daukate. Inguru horretan hizkuntza propioa eduki arren Wólof da Senegalen gehien hitz egiten den hizkuntza. Horrez gain, eskualde batzuetan portugaldarra den criolla hizkuntza ere egiten da.  Laurogeigarren hamarkadatik aurrera eskualde horretako biztanleak  intentsitate baxuko gatazka bat pairatzen egon dira independentzian sinisten zuten gerrillarien mugimendu baten eta gobernuaren artean.  Duela zenbait urtetik gaur egunera arte egoera asko lasaitu den arren ejerzitoaren presentzia eta control militarrak asko dira oraindik. Ziguinchorren populazioa ehun milla biztanletik gorakoa da eta Senegalgo beste herri batzuen antzera herri atsegina da kale zabalekin eta baobab handiekin zeinetan zikoinek habiak eginda dituzten.Zinguinchorretik Elinkine herrira pasatu nintzen, Casamance ibaia itsasoratzen den tokitik oso gertu, errepidetik 50km ingurura.

Foto11. Elinkine copia

Bidaia horretan herririk herri ibiltzeko aukera izan nuen eta eleizen alboan meskitak ikusteak poztu egin ninduen, bi erlijioen arteko elkarbizitza ona zela adierazten zutelako. Horrez gain, zuhaitz zahar ikaragarriak behatu ahal izan nituen.

Foto10.Mezquita casamance

Ibili nintzen errepide horretan  manglareak eta uholde lautada asko behatu ahal izan nituen, nahiz eta urte sasoi horretan erdi lehor egon. Hegazti batzuk ere behatu ahal izan nituen vaina urrunegi zeudenez ezin izan nituen identifikatu. Trafiko gutxi zegoenez edozein momentutan autoa gelditu eta argazkiak atera nituen.  Bidea gurutzatzen zuen kamaleoi bati (Chamaeleo senegalensis) argazkia atera nion eta saiak hildako asto batetaz elikatzen ere arrapatu nituen. Saien hiru espezie desberdindu nituen: Necrosyrtes monachus, Gyps africanus  eta Gyps rueppellii.

Foto12.Buitres

Foto13.Buitre moteado

Iluntzean Ziguinchorrera bueltatu nintzen eta gomendatu zidaten hotel batetan logela bat erreserbatu nuen. Le Perroquet deituriko hotel hori ere polita izan zen Casamance ibaiaren ertzean egoteaz gain baobab handi bat eta zikoinen habi mordoa baitzeuzkan.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information