Urdaibai Bird Centerrek errekor berria ezarri du

Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 05-(e)an 11:17etan


Urdaibai Bird Centerrek errekor berria lortu du 2016an zehar, izan ere, 34.280 bisitari izan baititu. Pasa den urtearekin alderatuz igoera %22,34koa izan da.

Bisitan etorritakoen %62a EAE eta Nafarroatik etorritakoak izan dira. Aldiz, estatu mailako bisitariak %25a osatu dute, horietatik gehien nabarmendu direnak Kataluniakoak izan dira %4. Europako gainontzeko herrialdeei dagokienez 2016an orotara %10a izatera iritsi dira, horietatik azpimarratzekoak Frantziakoak izan dira %4a bertatik etorri baita. Gainerako herrialde garrantzaitsuenak Erresuma Batua eta Alemania izan dira.

Zentroa eta padura - Centro y marisma 2

2016ko datuek ondorioztatzen duten arabera museoak bide onetik jarraitzen du. Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatuta egoteak toki paregabe honen altxorrak behatzeko aukera ematen du: hegazti migratzaileak eta beraien migrazioak. Gautegiz-Arteagako padura, museoaren aurrean kokatzen dena, bizi hutsa da, urteko edozein sasoitan hegazti espezie askotaz gozatu baitaiteke. 2016an zehar 200 hegazti espezie inguru behatu dira non arrano arrantzalea, mokozabala eta zezen-txoria espezie erakargarrienak izan diren.

Bestalde, 142.617 pertsona izan dira etxetik edo mugikorrez Urdaibai Bird Centerrek antolatutako aktibitateez baliatu direnak www.birdcenter.org web orrialdetik. Gautegiz-Arteaga padurako zuzeneko kamarak, arrano arrantzaleei satelite bidezko jarraipena, hegaztien janleku bateko zuzeneko kamera edo eta herrialde desberdinetako eskolen multikonferentzia saioa ikusten besteak beste.

Azpimarratzeko beste aspektu bat naturarekin estuki loturik dagoen Birdflyway proiektu turistikoaren internazionalizazioa izan da. Geroz eta gehiago dira pasaportea eskuan duten abenturazaleak Danimarka, Suedia, Eskozia, Herbehereak etb… bisitatzeko irrikitan daudenak hegaztiek markatzen duten migrazio bidea jarraituz.

Mokozabala - Espátula 2

Turismo alorrean gertatu den arrakasta zentroaren beste bi ardatzetara ere zabaldu da; ingurumen hezkuntzara eta kontserbaziora. Ikasle asko pasatu dira zentrotik eta pasa den urtearekin alderatuz %39ko gorakada egon da 3.322 ikasletan bukatu da urtea. Bestalde, kontserbazioari dagokionez Gautegiz-Arteagako padura Urdaibai Biosfera Erreserbako balore naturalistiko gehien duen toki bezala finkatu da.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information