Jende ugari Hegaztien Mundu Mailako egunean.

Astelehena, 2016(e)ko urria(r)en 03-(e)an 13:19etan

Atzo Urdaibai Bird Centerrera ia 300 lagun hurbildu ziren  Hegaztien Mundu Mailako eguna gurekin ospatzera.

Jendea kanpoan 2

Goizean zehar, teknikoen laguntzakin, eraztunketa zientifikoa nola egiten den erakutsi  zitzaien parte-hartzaileei. Horrez gain, zentrora hurbildu zirenek, hegazti espezie asko ikusteko aukera izan zuten. Eztei ostego migrazio garaian gaudenez hegazti espezie ugari behatu ahal izan ziren Oruetako hezegunean; gehienak, Afrikaranzko migrazioa bidean atseden hartzen edo elikatzen ikusi genituen.

Eraztunketa 2

Txikienek ere egun horretaz gozatu ahal izan zuten eraztunketan zuzenean parte hartzen eta behatokietan aktiboki hegazti espezieak behatzen.

Bestalde, egunean zehar lehiaketa bat egin zen nork lehenego behatu arrano arrantzalea Oruetan. Ordu batzuk pasata eta azken txanpan sartuta geudela hara non agertu zen arrano arrantzalea! Arrantzatzen ikusteko aukera paregabea izan genuen.

Irudian, bi saridunak Antonio Sandovalek idatzitako Birdflyway liburua eta pasaportea eskuetan.

irabazleak osprey 2

Egun edarra pasatu genuen! Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information