Landetako Erreserba Naturaletako ordezkariak Urdaibai Bird Centerrera hurbildu dira.

Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 07:25etan

P1100245

- URDAIBAI RESERVE - Berriki Frantziako Landetako Erreserba Naturaletako hainbat ordezkariren bisita izan dugu Urdaibai Bird Centerren. Bisitaren arrazoia arrano arrantzalearen berreskurapen programa eta Urdaibai Bird Centerrek abian dituen proiektuak ezagutzeko izan da.

N4 en las Landas

Izan ere Courant d´Huchet-en, Landetako hezegune batetan, udaberrian zehar hainbat aldiz ikusi izan da dirudienez bikote bila, "Livingston" gure proiektuan 2013an askatutako arrano arrantzalea.

Foto visita

Bisitari taldean Fabienne Savary, Marais d´Orx Erreserba Naturaleko zuzendaria, Florent Lagarde, erreserba berdineko basozaina, Paul Lesclaux, Courant d'Huchet Erreserba Naturaleko teknikaria eta Stéphanie Darblade, L'Etang Noir Erreserbako arduraduna etorri dira.

las landas

Bisitan zehar arrantzalearen programan erabiltzen ari garen metodoa ikusi dute, izan ere Frantzia Hego-mendebaldeko Landetako erreserba horiek oso egokiak baitira arrano arrantzalearen hedapenerako, behin Urdaibain populazio ugaltzaile bat ezartzen denean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information