EMAN 2016, hasi da Urdaibaiko hegazti ugaltzaileen jarraipen programa.

Ostirala, 2016(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 07:23etan

portada

-URDAIBAI RESERVE- 8.urtez jarraian, maiatzeko lehenengo hamabostaldian hasi da eraztunketa zientifikoaren bitartez hegazti ugaltzaileen jarraipen eta monitorizaziorako EMAN programa.

Esfortzu Konstanteko Guneakk (EKGak) hegazti populazioak maiztasun konstantez eta era estandarizatuan monitorizatzeko guneak dira. Azken batean, EKGetako lanari esker lortutako emaitzek, ikertutako populazioen kontserbazio-egoerari buruzko indizea emate dute.

Nekesolo

Lezkadiko estazioa

EMAN programaren (Hegazti Habiagileen Monitorizazio Programa) xedea Aranzadi Eraztuntze Bulegoko eraztunleek mantendutako EKG sarea sortzea da; horrela Eraztuntze Bulegoak lan egiten duen lurraldeetan hegazti arrunten populazio ugaltzaileen monitorizazioa burutuko litzateke. Programa honetako prozedurak gainera, Europako gainerako Eraztuntze Bulegoetako metodologiarekin bat egiteko aukera ematen du, lortutako datuak bateragarriak izan daitezen baimenduz.

buitron

Ihi-txoria

Urdaibairen kasuan bi eraztuntze estazio ditugu goi paduran kokatuta, bata erabat lezkadia den gune batetan, eta bestea, ihitza-lezkadi batetan. Bertan jarraitzen ditugun espezie ohikoenak lezkadiak, ihi-txoriak eta errekatxindorrak dira.

jendea

Gainera aukera paregabea da ere eraztunle aditu izatera heldu nahi dutenak eraztuntze zientifikoan formazioa hartzeko.

Programa honen helburua, epe luzean hegazti habiagile arruntenen populazioen (paseriformeak eta antzeko tamaina duten gertuko talde taxonomikoetako hegaztiak batez ere) joera eta populazio-parametro garrantzitsuenak ezagutzea da, hala, nola: populazio habiagilearen tamaina, produktibitatea eta urte barruko eta urteen arteko biziraupena.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information