BBK-Urdaibai Bird Center ingurumen hezkuntza eta natura-turismo beka.

Astelehena, 2016(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 07:43etan

eusk port

2015 urte honetarako ere BBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibai Bird Centerren (Urdaibaiko Biosfera Erreserba) burutuko diren ingurumen hezkuntza eta natura-turismora zuzendutako bekak emateko programa deitu dute.

Langabean dauden gazteentzako eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktikak dira, eta Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate.

umeak

Beken helburuak hurrengokoak dira:

- Natura eta Ingurumenarekin zerikusia daukaten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-eko lan lerroetan eta proiektuen dibulgazioarekin erlazionatuta egongo dira

- Gazteak prestatzea esperientzia har dezaten, natur inguruaren ikerketan, dibulgazioan eta habitataren maneiu eta kudeaketan. Horrekin batera, Urdaibai moduko inguru naturalen balio naturalistikoen ezaguera eta dibulgazioak ere parte garrantzitsua izango du prestaketan zehar.

- Pertsona horien lan-munduratzea erraztea; hain zuzen ere, ingurumen hezkuntza, ekoturismoarekin eta azken finean, gaur egun etorkizun handia daukan "Lan berdea" deritzonarekin erlazionatuta dauden lanetan.

bisitak

Eskakizunak

- Prestakuntza hasten den unean gehienez 25 urte izatea (Maiatzaren 2an).
- Langabezian egotea.
- Egoitza fiskala Bizkaian izatea.
- Biologia edo Ingurumen zientzietan unibertsitate-titulua izatea.
- BBK Fundazioak finantziaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

zentsoak

Baloratuko da:

- Hizkuntzen ezaguera izatea (Euskara, Ingelesa, Frantsesa ...)
- Ornitologian, ekologian eta ingurune naturalari dagozkien gaietan esperientzia eta ezaguerak.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako balio naturalistikoei buruzko ezaguera izatea.

jarraipenak

Beka-kopurua
beka 1, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako.

Praktikaren iraupena

Prestakuntza-praktikaren iraupena 9 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna Maiatzaren 2an eta bukaera eguna 2017ko Otsailaren 2an.

Informazio gehiagorako:
www.birdcenter.org
"Formazio bekak"

http://www.birdcenter.org/eu/hezkuntza/becas-bbk

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information