Mandelak seinalea emateari utzi dio.

Osteguna, 2016(e)ko martxoa(r)en 03-(e)an 13:22etan

Otsailaren 12az geroztik Mandelaren aktibitatearen seinalea jasotzeari utzi diogu. Argos sateliteak emandako datuak ikusita, Afrikako mendebaldean hegazti honek negu-pasarako izan duen patroi oso bitxia erakutsi du.

Portada

“Urdaibaik” Senegalen egin bezala: negu-pasarako leku bat aukeratu eta bertan gelditu beharrean, “Mandela” herrialde eta inguru desberdinetatik zehar ibili da.

Gambia

Lehenengo eta behin Ferlo ibaian finkatu zen, ostean Gambia ibaiaren ertzetan aurkitu ahal izan genuen. Hantxe bertan aurkitu zuen Azaroan Aitor Galarzak. Urtarrilean hegoalderantz abiatu zen, Casamance ibaira, eta inguru horretan hilabete osoa bete zuen.

Senegal

Otsailaren 9an Senegal eta Guinea Bissauko muga Zinguinchor herritik hurbil gurutzatu zuen, eta Cacheu ibaian gelditu zen, bertotik igorri zituen azkeneko mezuak.

ultimos movimientos

Zona de la ultima posicion

Mezuak igortze ezaren arrazoia, hegaztia hil izana izan daiteke, edo gailuaren matxuraren baten ondorioz, bateria kargatzea ezinezkoa izatea. Espero dugu arazoa azken hori izatea eta urte bi barru Mandela Euskal Herrira bueltatzea ugaltzeko asmoz.

Zorte on Mandela!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information