Mundu Mailako Hegaztien egun arrakastatsua.

Asteartea, 2015(e)ko urria(r)en 06-(e)an 13:38etan

Pasa den igandean, jende asko hurbildu zen Urdaibai Bird Center-era Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzera. Egun osoan zehar ia 200 pertsonek bisitatu zituzten ekipamenduak eta horietatik askok eta askok Urdaibai Bird Center-ek antolatutako eraztunketa saioan parte hartu zuten.

Eginda 3

Horrez gain, zentroko behatokian  teknikariek bisitariei hegaztien inguruko azalpenak ematen jardun zuten eta aurrez aurre zeukaten hezegunearen nondik norako guztiak azaldu zizkieten interesdun guztiei.

Eginda 1

Gainera, zorionez,  igandeko eguraldi ezegonkorra zela eta hegazti mordoa ikusteko aukera izan zuten zentroko behatokira hurbildu ziren guztiek. Europa iparraldetik Afrikaranzko bidean doazen hainbat eta hainbat hegazti ikusi al izan ziren limikoloak, anatidak, zikoniformeak…

Eginda 2

dia de las aves 1

Jendez, hegaztiez eta inguru natural paregabeaz inguratuta egun ederra pasa genuen.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information