Ekitaldi arrakastatsua WOW, "Arrano arrantzalearen aldeko astea" jardunaldiaren baitan ospaturiko bideo hitzaldian

Igandea, 2015(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 15:15etan

WOW (World Osprey Week) izenez ezagutzen den ekitaldia “Ospreys flyways linking communities” “Arrano arrantzalearen migrazio ibilbideak giza komunitateak elkartzen ditu” proiektuak mundu osoko eskolak batzen ditu. Proiektu honetan ekitaldi garrantzitsuena eg bideokonferentzia da, bertan, urtean zehar ikasleek egindako arrano arrantzalearen inguruko lanak aurkezten zaizkie munduko beste ikasleei.

IMG 9856

Urdaibai Bird Center-ek 2013.urtetik parte hartzen du proiektu horretan eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren laguntza du. Erakunde horietatik ahalegin handia egiten da ingurumen hezkuntzarako plangintza egoki bat izan eta Urdaibai Biosfera Erreserban berriz ere arrano arrantzaleak berreskuratzeko.

Modu horretan, Urdaibain kokatzen diren Montorre eta Urretxindorra eskolek Skype bidezko konexioa egin dute Ingalaterra, Gambia, Italia eta AEBB beste ikasle batzuekin Urdaibain eramaten ari den arrano arrantzalearen ingurumen hezkuntza proiektuaren barruan.

IMG 9873

“Ospreys flyways, linking comunnities” deritzon proiektuaren ekitaldia Urdaibai Bird Center-en burutu da. Bertan 30 pertsona inguruk parte hartu dute haur, irakasle eta gainontzeko pertsonen artean. Mundu osotik zehar, 100 irakaskuntza zentro inguru gonbidatuak izan dira internet bidez zuzenean ikusteko, streaming bidez.


Elkar ekintza horren bitartez lortu nahi izan dena ikasleak protagonistak izatea eta irakaskuntza zentro bakoitzak arrano arrantzalearen inguruan prestatu duen lana gainontzekoekin partekatzea izan da.

Ekitaldian antzezlanak, power point aurkezpenak, eta bideoak erakutsi dira. Horrekin batera, zauritutako arrano bat ikusteko aukera izan dute, zehazki New Hampshire eko ikasleek espeziea kontserbatzeko eta jendea kontzientziatzeko erabiltzen duten bera. Ekitaldia bukatzeko Montorre eta Urretxindorra eskoletako ikasleei beraiek sortu eta proiektuko kanta izango den abestia abestea eskatu zaie.

IMG 9881

Ekitaldi osoa ingelesez burutu zen eta amaiera moduan Montorreko eta Urretxindorrako ikasleek egindako pelikula emititu zen. Pelikula horrek eskola bietako ikasleen arrano arrantzaleen Urdaibaiko bizipenak biltzen eta Urdaibaiko arrano arrantzalearen proiektua azaltzen ditu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information