Hezeguneen mundu mailako eguna Urdaibain.

Astelehena, 2015(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 12:00etan

port eus

Gaur hezeguneen mundu mailako eguna ospatzen da, eta honen harira datorren igandean otsailaren 8an Urdaibai Bird Center-ek zentroa bera eta Oruetako hezegunea ezagutzeko bisitaldiak burutuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban hezeguneen aldeko mundu-mailako egunean parte hartu nahi duen guztiarentzat.

Mundu-mailan aldi berean ospatzen den egun honen helburua, hezeguneen ezaguera, ikerketa eta gozamenean aritzea da eta Bizkaiko hezeguneek betetzen duten funtzio estrategikoa ezagutzea. Izan ere gizadiaren etorkizuna, hein handi batetan ekosistema hauetan oinarritzen baita.

Urdaibai

Adibide modura, ekosistema honek ur edangarriz hornitzen gaitu eta berori arazteko eta akuiferoak betetzeko ezinbestekoak dira. Gainera mundu-mailan miloika pertsonarentzako elikadura ekoizteko lekuak dira, arroza, arrainak…, honetaz aparte,  uholde eta lehorteetatik babesten gaituzten inguruneak dira, azkenik kostaldea itsasoaren maila igoperatik eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko ezinbestekoak dira.

Horretaz gain,  Europako hegaztien ugalketarako eta negu-paserako eremu garrantzitsuak dira.

Antzarrak

Egunak berak gure hezegunetan Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du; hori dela eta, urteko sasoirik hotzenetan ehunka hegaztik negua pasatzeko eremu modura hartzen ditu Gautegiz Arteagako padurak, hegazti kopuru finkoa mantenduz Europako iparraldean eta ekialdean sortzen diren hotz boladek nabarmen handitutako kopuruak hurbiltzen gaituzte kaleentzako ikuskizun zoragarria bihurtuz. Ikusiko ditugun hegaztien artean aipatzekoak dira besteak beste: mokozabala, kuliskak, hegaberak, lertxun hauskarak, martin arrantzaleak, uroiloak, txilinportak eta  espezie askotako ahateak. Beste askoen artean txori zezena eta lertxuntxo handia aipamen berezi bat merezi dute.

Estuario

Beraz, otsailaren 8an Urdaibai Bird Center-ek, bisitaldi autogidatuak eskainiko ditu  goiz osoan zehar (audiogiden bitartez). Bisitaldi autogidatuko bisitariek zentroko begiratokira iristerakoan teknikoen laguntza jasoko dute espezieen identifikazioan laguntzeko, hezeguneen kudeaketa nola egiten den azaltzeko...  Aktibitate guztiak doakoak izango dira egun horretan.

Orueta

Bisita horietan alde batetik zentroaren ekipamendua, eta Oruetako paduretan dauden hegaztiak erakutsiko dira.

Bisita autogidatuez gain goizean zehar 10:00etatik 14:00etara zentrora hurbiltzen diren bisitariek eraztunketa zientifikoa nola egiten den ikusi ahalko dute zentroko teknikoen bitartez. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information