Spainbirds, ornitologia zaleen talde baten bisita atsegina Urdaibai Bird Centerrera.

Astelehena, 2014(e)ko abendua(r)en 08-(e)an 11:17etan

Atzo, abenduak 7, Spainbirds tursimo ornitologikorako agentziako talde bat Urdaibai Bird Centerrera hurbildu zen, euskal hezegunetak ezagutzeko bidai baten egitarauaren barruan. 

IMG 1353

Agentzia honek 15 urte baino gehiago daramatza ornitologiaren mundu ederrera hurbildu nahi diren zein hegazti-zaleak diren pertsonentzako bidai eta irtenaldiak antolatzen. Urte hauetan guztietan hamaika bidaia antolatu dituzte, hauetariko asko atzerriko lurraldeetara, bertako hegazti paregabeak ezagutzera: Gambia, Maroko, Norbegia, Finlandia, Eskozia... Eta nola ez, Iberiar Penintsulan zehar ere mugitzen dira, inguru hurbilagoetako natura ezagutzeko.

Portada

Azken hauen barruan, aurten lehen aldiz 3 eguneko irteera bat antolatu dute Salburua, Txingudi eta Urdaibaiko hezeguneak ezagutu eta gozatzeko. Asmo horrekin hurbildu zen atzo ornitologo talde bat Urdaibai Bird Centerrera, Oruetako hezegunean sasoi honetan ikus daitezkeen hegaztiak ezagutzera. Bide batez, zentroa burutzen ari den proiektuak ere ezagutzeko aukera izan dute.

IMG-20141207-WA0001

Metrologia gure alde egon ez zen arren, gure inguruan negutzen ari diren hamarka espezie ikusi ahal izan ziren. Aztore batek eman zien ongi etorria, gainera, heldu berriak agurtzera sarrerara arte hurbildu zitzaiena.

Diapositiva1

Diapositiva2

Sarrerako lorategietan dauden janlekuetan, tarinek, txontek eta txorruek zenbaiten arreta deitu zuten. Gerora, 40 ornitologia zaleek hezeguneko ur hegaztiak behatzeari ekin zioten. Horiez aparte, zentroa ezagutzera hurbildutako hainbat familiek ere hegazti mordo batez gozatu ahal izan zuten: antzarrak, ahate buztanluzeak, ahate txistulariak, ahate mokozabalak eta lertxun handia edo hauskara bezalako ardeidak, besteak beste.

imagen3448 imagen3756

Informazio gehiago:

www.spainbirds.es

Hurrengora arte!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information