Urdaibaiko arrano arrantzaleen jarraipenarekin hasi gara.

Ostirala, 2014(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 11:56etan

Urdaibai Bird Center eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin batera bultzatutako errekuperazio proiektuko Arrano arrantzaleak abian dira jada. Orain sekulako ikuskizunaren lekuko izateko aukera daukagu...
Gaurtik aurrera Urdaibaiko Arrano arrantzaleen bidaiak jarraitu ahal izango dira, beren Afrikaranzko migrazioan http://www.birdcenter.org/eu/guri-buruz/urdaibai-ospreys webgunearen bitartez, Toulousen (Frantzian) basea duen Argos satelitetik jasotako datuak eguneratuko dira. Era honetan, gure etxetik bertatik, bost arranoekin batera bidaiatu ahal izango dugu. Haien gorabeheren lekuko izango gara eta oztopo guztiak gaindituz haien neguko helmugara heltzen ote diren jakin ahal izango dugu, ziurrenik Afrika Subsahariarreko mendebaldeko kostan.

eu gps
Malaspina, El Cano, Humboldt, Iradier eta Darwin izendatu ditugu jarraipena izango duten bost arranoak. Ibaiak, mendiak edota basamortu zabalak zeharkatu izan beharko dituzte haien helmugara heldu ahal izateko, Afrika. Eta horrekin batera ez dira gutxiagorako izango ere gizakiak jarriko dizkien oztopoak, ezkutuko ehiza, linea elektrikoak edota hainbeste haize-errota dituzten parke eolikoak.
Proiektu hau uztailaren hasieran abiatu zen, boluntario talde batek eta pertsonal adituak, Eskoziar Gobernuaren baimenarekin, Eskoziako Highland-etako habietan arranoak bildu zituztenean. Hauek Aberdeen-etik Madrilera bidaiatu zuten hegazkinez Londresetik pasatuz, eta handik Urdaibairaino eraman ziren errepidez.

na mundaka
Behin askatasunean, haien lehen migrazio-bidaiaren arriskuak gainditzen dituzten arranoek Afrikan emango dituzte gutxienez bi negu. Honela ba, bizirautekotan, euren hirugarren urtetik aurrera bueltatuko dira, ugaltzeko.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information