Erresuma Batuko 5 milioi pertsonek arrano arrantzalearen bitartez Euskadi ezagutzen dute

Osteguna, 2014(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 07:14etan

Diapositiva2

Erresuma Batuko telebista publikoko langile talde batek (BBC) Urdaibai Bird Centereko proiektua den arrano arrantzalearen birsartzearen inguruko erreportaje bat grabatu  berri du. Erreportaje hori Erresuma Batuan naturaren alorrean famatua den Mike Dilgerrek aurkeztuko du eta irailean emitituko da.

 IMG 6673

Programa horrek “The One Show” dauka izena eta BBCko lehen kanalean emititzen da. Erresuma Batuan programa oso ezagun eta arrakastatsua da bataz beste 5 milioi pertsonek ikusten baitute. Hori dela eta, Urdaibai Biosfera Erreserba eta Euskal Herria Erresuma Batuko milioika etxeetaraino iritsiko da ekoturismoa praktikatzeko lehen mailako bidaia toki moduan. Aipatzekoa da baita, orokorrean, hegaztiekiko eta naturarekiko zaletasun oso handia duen gizartea dela Erresuma Batukoa.   

 entrevista aitor

Hain zuzen ere, Urdaibain arrano arrantzalea berreskuratzearen helbururik nagusiena ekoturismoa sustatzea da. Harrapari hain erakargarria izatea Urdaibain, jakinik Europako zonalde askotan desagertuta dagoela, berezitasuna eskaintzen dio Erreserbari eta horren bitartez Europa osoan naturaren eta hegaztien zaletu direnei keinu bat egiten diegu gu bisitatzera etortzeko, horrekin batera,  komunitate lokalaren ekonomia hobetuaz. 

Erreportajea bi zatitan grabatu zen. Alde batetik, Urdaibaira Eskoziatik ekarri diren txiten bilketa eta filmaketa burutu zen, horretarako, bertako Highlandsetara joan ziren Roy Dennisekin batera (Urdaibai Bird Centerren arrano arrantzaleen proiektuaren aholkularia).

Bestalde, zenbait aste beranduago, Roy Dennis bera, Mike Dilger eta BBCko gainontzeko lantaldea Urdaibaira bidaiatu zuten erreportajearen bigarren atala filmatzeko: arrano arrantzaleen aklimatazioa eta ondorengo askapena. Lehen hegaldiak grabatzeaz gain, proiektuan murgildurik dauden pertsonei elkarrizketak egin eta arrano arrantzaleentzat interesgarriak diren Urdaibaiko txoko guztiak grabatu zituzten.

 p1

Urdaibai Bird Center bisitatu eta grabatu zuten baita. Urdaibai Biosfera Erreserbako biodibertsitatearen eta arrano arrantzaleen inguruan hainbat hizketaldi burutu zituzten. Grabaketa lanetan etorri zen talde guztia harriturik geratu zen instalazioekin eta egiten diren lan desberdinengatik.

Behin arrano arrantzaleak Urdaibain instalatuta daudenean, zenbait urteren buruan, berriz bueltatuko zirela komentatu zuten jaiotzen diren txita berriak filmatzeko eta proiektua bideragarria izan dela aipatzeko.  

 grabando

Bien bitartean, proiektu honetan gehiago sakondu nahi duenarentzat Urdaibai Bird Center bisitatuta arrano arrantzaleen bidaiez disfrutatu ahalko du. (www.birdcenter.org)

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information