Urdaibain askaturiko arrano arrantzale gazteak behatzeko doako irtenaldiak

Igandea, 2014(e)ko abuztua(r)en 03-(e)an 07:29etan

Abuztuan zehar, Urdaibai Bird Center-ek doako irtenaldi gidatuak eskainiko ditu astero, Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren baitan askatutako arranoak behatzeko.

Arranoak, uztailaren hasieran Eskoziatik ekarriak, paduraren barnean kokaturiko aklimatazio-gune batetan izan dira orain arte, haien bizileku berrira ohitzen. Uztaileko azken egunetan askatuak izan zirenetik, harrapari gazteak ingurutik aske ikus daitezke hegaz, atseden hartzen edota arrantzan ikasten.

pandion

Horrela, ikuskizun honez gozatu eta arrano gazteak ezagutu nahi dutenek, Urdaibai Bird Center-eko teknikari baten laguntzarekin egin ahal izango dute. Gainera, berreskurapen proiektuaren gorabeherak azalduko dizkigu, baita hegazti paregabe hauei buruzko berezitasunak kontatu ere.  

Irteerak, ordu bat eta erdiko luzerakoak, abuztuaren 8, 15, 22 eta 29an izango dira, goizeko 10:00etan, Busturiako San Kristobal auzoko tren geltokitik abiatuta. Joan ahal izateko, aurretik doan izena ematea beharrezkoa da, eta gehienez ere 15 pertsonako taldea osatuko da bakoitzean.

pandion haliaetus

Erreserba egiteko telefono zenbakia 699 839 202 da. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information