Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuak abestia eta bideoklipa dauzka

Asteartea, 2013(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 10:51etan

Muxikako Urretxindorra eta Gautegiz Arteagako Montorre eskolek bideoklip bat prestatu dute Urdaibaiko arrano arrantzaleari buruzko abesti batekin. Abesti hau Urretxindorra eskolako irakaslea den Unai Egiak sortu du eta bi eskoletako irakasle, Ikasle eta gurasoen lanaren fruitua izan da. Bideoklipa ekainaren 13an Rutland-en (Leicester), Britainia Handian, arrano arrantzalearen inguruan ospatuko den jaialdian aurkeztuko da.

Gainera,bi eskolek Urdaibai Bird Centerrekin elkarlanean ingurumen hezkuntzarako eta  Urdaibaiko hegaztien ikerketarako proiektuak garatzen dituzte. Horrez  gain, eskola jasangarriaren ziurtagiria daukate eta horrek adierazten du eskolak bere osotasunean jarrera jasangarria duela erakunde gisa. Montorre eskolak agiria berritu zuen ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu mailako Egunean,  Iñigo Urkulluk eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko arduradunek emanda.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte hezkuntza sailburua eta Ana Oregi Ingurumen sailburua, Montorre eskolako ikasleekin eta Montorre ikastetxeko zuzendaria den Jose Luis Bardón-ekin batera diploma jasotzen.

Lan hau “Osprey migration linking communities” nazioarteko proiektuaren barruan kokatzen da. Honen helburua da arrano arrantzalearen migrazio ibilbidearen bidez lotuta dauden munduko hainbat ikastetxeren artean, ingurumen eta kultura esperientzia ugari partekatu eta elkarlotzea.

           

Bideoklip honetaz aparte, bi eskoletako ikasle eta irakasleek euskarara eta gaztelaniara itzuli dute “Ozziren bidaia”, Eskozian jaiotzen diren arrano arrantzaleei buruzko umeentzako liburua. Horrela, ondare natural bat konpartitzen duten bi komunitatek euren arteko harremanak sendotzen dituzte arrano arrantzaleari esker.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information