Udako eraztunketa kanpaina: papourdinaren eztei-osteko migrazioa

Asteartea, 2013(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 09:01etan

Hirugarren urtez jarraian, Urdaibai Bird Center-Aranzadi zientzi-elkartea eraztunketa taldetik, eztei osteko migrazioan egingo den eraztunketa kanpainaren berri ematen dizuegu; hain zuzen ere, abuztuaren 15etik Irailaren 30era.

Eraztunketa-estazioa Urdaibaiko Biosfera erreserbako goi paduran kokatzen da. Inguruko hegaztiak paduretako hegaztiak dira batik bat, horien artean lezkari arruntak, benarriz arruntak eta papourdinak dira ohizkoenak, baina beste urte batzuetan gertatutakoaren antzera, posible da ur-benarrizen bat ere eraztuntzea. Horrekin batera, beste eraztunketa-aktibitate batzuetan ere parte-hartuko da, esaterako enaren etzalekuetako jarraipenean eta limikolen eraztunketan.

Kanpainaren helburua, paseriformeen eta antzekoen eztei osteko migrazioaren jarraipenean datza, eta Atlantic Flyway Network taldea osotzen dugun Bizkaiko golkoko kostaldeko beste estazio batzuekin batera lan egingo da. Urte honetan konkretuki Papourdinaren migrazio-ereduen ikerketan arituko batez ere.

Kanpaina burutzeko eraztuntzaile adituak eta eraztunketa zientifikoari buruzko oinarrizko ezagutza daukan edo formazioan dagoen jendea eskatzen da. Parte hartzeko gutxieneko epea 15 egunetakoa izango da, eta eraztunketa egunetan aktiboki parte hartzea izango da burutu beharreko lana, egunsenti aurreko ordu bat lehenagotik 4 ordu osterarte. Parte hartzaileentzat eraztunketa estazioetatik metro gutxitara dagoen Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan erraztuko da ostatua.

Zentroaren inguruan inguru oso eder eta interesgarriak bisitatu ahal dira, Santimamiñeko kobazuloak, Ogoñoko itsaslabar ikusgarria, hondartzak, artadi kantauriarra eta baserri inguruko paisaia txundigarriak…

Interesatuak, Curriculum-vitaea bidali beharko dute Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera Edorta Unamunori zuzenduta. Izena emateko epe-muga uztailaren 20an ahituko da eta lehentasuna emango zaie EURING-eko parte den edozein bulegoko eraztunketa-agiria duenari.

Izena emateko orduan, zein hamabostalditan edo aukeratan parte hartu nahi den zehaztu beharko da:

1. aukera: Abuztuaren 15etik 31ra

2. aukera: Irailaren 1etik 15era

3. aukera: Irailaren 15etik 30era

4. aukera: Irailaren 1etik 30era

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information