Energia eta hurbiltasuna!! Eskerrik asko 2024an bisitatu gaituzten ikastetxe guztiei
Asteazkena, 2024(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 12:16etan |
Gure bisitarien esperientzia ahalik eta dinamikoena eta erakargarriena izan dadin, bisita egiteko modua etengabe aldatzen ari da. Aurten jarduera berri eta dibertigarri batzuk diseinatu ditugu, ikasleek hobeto uler dezaten Urdaibaiko espazioaren erabilera eta naturak jasaten duen presioa. Ohi bezala, asko gozatu dute guztiek teleskopioak erabiliz eta hegaztiak behatuz. Udaberrian beltxarga txita izan da izarra argi eta garbi, eta udazkeneko bisitetan ubarroi andana handiak oso deigarri egin zaizkie, eta denak harritzen dira nola lehortzen dituzten hegoak urpean igeri egin ondoren. Natura sorpresaz beterik dago, eta ikastetxeak bisitatzen gaituztenean beti entzuten ditugu alaitasun eta harridura oihuak. Hemen egun berezi batez gozatzeko mila modu dituzte. Urtea amaitzear dagoela, gure bisitari gazteen energiaz eta hurbiltasunaz gogoratzen gara. Denboraldi berriari ekiteko gogoa dugu! Eskerrik asko etortzeagatik eta hurrengora arte!
|