300 bisitaritik gora Hegaztien Mundu-mailako Egunean
Osteguna, 2024(e)ko urria(r)en 17-(e)an 11:55etan |
Eguzkia eta jendea gogotsu etorri ziren gurekin Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatzera. Eta, jakina, hegaztiak ez ziren falta izan. Zuhaitzen itzalean, zentroaren kanpoaldean, hegaztien eraztunketa zientifikoak ezagutzeko saio arrakastatsua burutu zen. Aktibitate honek espezie ugari gertutik ikusteko aukera eman zien bisitariei, besteak beste, txepetxa, txinbo kaskabeltza, txantxangorria eta zozoa. Denek gozatu zuten esperientzia horretaz, batez ere haurrek, eta ikusle pasiboak izateaz gain, kolaboratzaile aktiboak ere izan ziren, beraiek idatzi bait zituzten bildu genituen datuak. 11:00etan zentroa ireki eta museoa berehala betetzen hasi zen. Bisitarien artean italiarrak, frantsesak eta alemaniarrak zeuden. Euskal Herriko lagun asko ikusteak ere poztu egin gintuen. Bisitari hauek, gure ekitaldi guztietara etorri izan dira eta hegaztiak behatzeko esperientzia bat partekatzearekin beti pozik agertzen den jendea da. Asteburu bikaina izan zen hegaztiak ikusteko. Larunbatean 60 espezie zenbatu genituen eta igandean 47. Hegaztien artean, Koartza zuriak ikusi ahal izan ziren, hegaberak, mokozabalak eta sorpresa bezala, koartza gorri bat ere. Hurbildutako bisitari guztiek ere, Urdaibaira negua pasatzera iritsi diren ahate txistulariez eta ahate mokozabalez gozatu ahal izan zuten. Jendetza museoan zebilen bitartean, gure bigarren ekitaldia hasi zen, gidatutako ibilaldi bat. Lehenengo, hegazti migratzaile eta intsektuei buruzko hitzaldi labur bat izan zen, eta, ondoren, gure bisitariek gidatutako ibilaldi bat egin zuten paduretatik. Egun osoan zehar eguraldia lagun izan genuen eta giro aparta izan genuen zentroan. ¡Hasta la proxima! |