Biografía "U06" (COUSTEAU) |
Seguimiento via satélite GPS | Status: - ONLINE - |
"Cousteau" iritsi da negupasako eskualdera
"Cousteau" iritsi da negupasako eskualdera |
Sine-Saloum deltak 180.000 hektarea ditu eta parke nazionala gutxi gora-behera horietatik %40 a da. Kanalez beteta dagoen eskualdea da, 200 irla, baso hostotxuak, manglareak eta kostalde atlantikoak ikus daitezke bertan. Babestuta dagoen eta dibertsitate handia daukan zonaldea da, batez ere, hegazti urtarrena. Zalantza izpirik gabe, gure arrano arrantzalearentzat toki ezin hobea da. Sine-Saloumgo delta arrano arrantzaleentzat toki egokia den arren, larunbata hilaren 24an Cousteauk hegoalderako bidea hartu zuen. 13:00etan Banjuletik (Gambiako hiriburua) igaro zen eta Senegaleko hegoaldera joan zen, Casamance ibaia itsasoratzen den tokira. Gaua bertan pasatu zuen 115 km egin ostean. Igandean norabidez aldatu zuen eta mendebalderanzko bidea hartu zuen, ZIguinchor aldera (eskualdeko herririk garrantzitsuena). 80 km inguru egin ondoren Casamance ibaian pasatu zuen gaua. Hurrengo egunean zenbait kilometro egin zituen ibaian behera. Jaso ziren zenbait koordenatu kontutan hartuz gero arrantzatzen ibili zela ondorioztatu daiteke. Litekeena da negupasarako tokia aurkitu izana. Ostegunean, hilaren 29an, toki berean jarraitzen zuenez esan daiteke gustoko duen negupasarako tokia aurkitu duela, Euskal Herritik 3.600kmra. Urte honetan jaio dire arrano arrantzale gazteek helduagoak direnekin lehiatzen dute nork leku hobeak hartzeko. Hori dela eta, egokiegiak ez diren tokietan bizi behar izaten dute biziraupena oraindik eta zailagoa bihurtzen delarik. Migrazioan zeharreko arriskuak eta gainditu beharreko gainontzeko arriskuak kontutan hartuta lehen bi urteetan indibiduoen %80 a hil egiten da. Cousteau bizirik irauteko gai bada bi negu jarraian bertan igaroko ditu eta 2018ko udaberrian Urdaibairanzko bideari ekingo dio. Behin Urdaibaira bueltatu denean lurralde egoki baten bila hasiko da eta urte bate do batzuk pasata ugaltzea espero da. |