ELCANO 2014ko urriak 3.- Elcanoren berririk gabe
Badira aste batzuk Elcanoren GPS transmisorearen seinalerik jasotzen ez dugula. Azken seinalea Salamanca eta Portugalen arteko mugaren inguruan jaso genuen, Saucelle herriaren albotik, Arribes del Dueroko Parke Naturalean. Ez dakigu zehazki zergatik utzi duen bat-batean seinalea ematea, baina, dirudienez, transmisorea beraren edo satelitearen akatsa izan daiteke.
Dena den, transmisoreak seinalea berriz noiz eman zai gaude; ihaz adibidez, zenbait astez seinale gabe egon ostean berriz emititzen hasi baitzen. |