DARWIN irailak 22.- Elektrizitate dorre bat, berriz ere gure arrano arrantzaleen bidaiaren amaiera.

Iaz Artia arrano arrantzalearekin gertatu zen bezalaxe, Oiz mendian elektrokutatu zena, zoritxarrez aurten ere Darwin-eri gauza bera gertatu zaio Errioxan, Logroñotik kilometro gutxitara.

Jasotako azken satelite-datuek zerbait txarra gertatu zitzaion susmoa piztu ziguten, izan ere, seinaleak ordutik ordura kokapen bera ematen zigun. Hala, Urdaibai Bird Center-eko teknikari bat toki zehatzera hurbildu zen eta baita gure arrantzale gaztearen gorpua aurkitu ere, elektrizitate-dorrearen azpian hilda.

ruta

Darwin topatu zen tokia.

P1040387

Darwin, elektrizitate dorrearen alboan.

Eraztunketa zientifikoaren bitartez jakin daiteke arrano arrantzale gazteen heriotza-tasa altua dela, %80 baino gehiagokoa lehen bi urteetan. Heriotzaren arrazoietariko bat harraparitza izan daiteke, Iradier arrano arrantzalearekin gertatu zen bezala, seguru aski Almerian hontz handi baten harrapakina izan zelarik. Beste kausa bat gazteek duten esperientzia falta izan daiteke, Afrikaranzko migrazioa egitean bide oker bat aukeratzea, edo bere indarrak neurtzen ez jakitea migrazioa hasterakoan.

Aitzitik, heriotza ez dago beti kausa naturalekin lotuta, batzuetan gizakiaren ekintzari lotura dute. Europan milioika hegazti hiltzen dira urtero sare elektrikoak direla eta, talkaren eraginez edo elektrokuzio zuzenagatik. Kaltetuenak hegazti handiak dira, lertxunak, zikoinak edota harrapariak, besteak beste. Doñanan adibidez, urteetan zientzialariak ez zekiten nora joaten ziren Iberiar eguzki-arranoaren txitak eta ikerketa sakon baten ondorioz konturatu ziren gehienak elektrokutatuta hiltzen zirela Parke Naturala utzi eta berehala.

P1040339

Darwin aurkitu zen elektrizitate dorrea.

P1040472

Darwin topatu genuen tokia.

Urdaibain zikoina zuria birsartzeko programan zehar egiaztatu ahal izan zenez, linea elektrikoek kalte handia eragiten zioten espezie honen populazioei, %20eko hilkortasunera heltzen dena. Zorionez, hurrengo urteetan linea arriskutsuak konpondu egin ziren eta ekintza honen ondorioz gaur egun Urdaibaiko Biosfera Erreserba osoan oso baxua da talka zein elektrokuzio arriskua. Hala ere, Urdaibaitik kanpo, migrazio bidean zehar oraindik ere asko dira konpondu gabe dauden elektrizitate dorreak. Honek, dudarik gabe, badu bere eragina gure arranoen biziraupenean ere.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information