MALASPINA 2014ko Irailak 8,9,10.- Bidaiari hasiera eman dio.

Malaspina Argelian dago, Afrikako lurralderik handienean. Konkretuki Sahara septentrionaleko estepan dago, WWF-ren arabera. Eremu hau mediterraneo eta desertu arteko trantsizio tartea da.
Irailaren 10ean Saharako basamortu zabalean sartzen da, Béchar eskualdean. Sahara mundu mailan dagoen klimarik gogorrenetarikoa da, batzuetan hare-ekaitzak eragiten duten haize habiadura gogorrekin.

sin ident
Gaur lurzoruan lo egin beharko du, inguruan inolako begetaziorik ez baitago.
Egun gogorrak izaten ari dira gure arrano arrantzalearentzat. Egun hauetan 750 km baino gehiago hegan egin ditu ia gelditu gabe. Gainera kontuan hartu behar da inguru hauetako kontraste termikoa handia dela, 45°C baino gehiagoko tenperaturekin egunean zehar eta minimoak 19 °C ingurukoak.

malas rutaI

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information