HUMBOLDT 2014ko irailak 10.- Andaluziatik oso gertu
Gaua Guadalajaran pasatu ostean goizean goiz bideari ekin dio "Humboldt"ek. Gaurko egunean 230 km inguru egin ditu 8 ordutan eta Albacete hiriaren mendebalderaino iritsi da, 730 metro inguruko altueran egin du lo, larreak oparo diren toki lasai batean. Arrano arrantzaleak bidaiako bataz besteko abiadura 30 km/h-koa izan da. Mapan ikusi daitekeen bezala gaua pasatzeko tokia aukeratu ostean inguru horietan ikuskapen hegaldiak burutu ditu. Irailaren 10ean egindako bidaia. "Humboldt"ek gaua pasatu duen larrea. Egilea: Vicky GP |