IRADIER 2014ko irailak 9-10.- Hasi da bidaia.

Uztailaren 11an, Eskoziatik Urdaibaira etorri eta zortzi astera Iradierrek bere migrazio bidaia hasi du. Irailaren 9an eguerdiko 14:00etan hasi du Afrikako lurrak helburu izango dituen abentura. Iradierrek ordubeteko hegaldia egin du hegoalderantz, Durango eta Amorebieta arteko pinudi baten egin du geldialdia atseden hartzeko arratsaldeko 15:00etan eta bertan geratu da lotan. Momentu horretan zonaldean izandako ekaitz gogorra izan daiteke Iradierren geldialdi lasterraren arrazoia.

p7 en vuelo

Iradier hegan.

Ekaitzaren ostean barealdia datorrela esaten da eta hurrengo goizean hegoalderantz bidea jarraitu du, Gasteizetik oso hurbil dagoen Ullibarri-Ganboako urtegira heldu arte. Urtegi hau toki oso egokia da arrantzan egiteko eta indarberritzeko. Arabako hezegune handiena da Ullibarrikoa, urte osoan zehar eta migrazioan dauden hegaztientzako leku oso aproposa.

Ullibarri-Gamboa. Shaury Nash

 Ullibarri-Ganboa. Egilea: Shaury Nash.

Lehenengo etapa besterik ez da izan gaurkoa, oraindik bidaia luzea du aurretik.

google earth

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information