ELCANO 2014ko irailak 6.- Abenturaren hasiera

Irailaren 6ko goizeko 12etan Elcano gazteak Afrikako lurretara eramango dion bidaiari hasiera eman dio. Ez dakigu zein izan den une horretan Urdaibai atzean ustearen arrazoia, baliteke eguraldia izatea, biziraupenerako prest ikusiko zela edota senak gidatuta.

nc urdaibain

Elcano, Urdaibaiko pausalekuetako batean.

Uztailaren 11an Eskoziatik etorritako hamaika arrano arrantzaleetatik Elcano seigarrena izan da Afrikako lurrak helmuga dituen bidaiari ekiten, Urdaibain zortzi aste pasatu ondoren.

Satelite bidez bere posizioaren berri daukagu orduro, eta informazio honek migrazioan zein bide jarraituko duen, zein izango den negua pasatzeko aukeratuko duen tokia, Urdaibaiko bere "anaiekin" elkartuko den edo eskoziarrekin... eta gauza gehiagoren berri emango digu.

nc vuelo

Bere lehen hegaldiaren egunean hego-mendebaldeko norabidea hartu du 37km/h batazbesteko abiadurarekin. Lehen egunean ehun kilometroko bidaia egin du, berarentzako ezezagunak ziren mendi eta ibaiak lotuz. Urdaibain Foru eta Errigoitiko herrien gainetik egin du hegan eta ondoren Usansoloko Lekubaso urtegitik pasatu da. Ondoren, Ayalako aranetik Orduñara joan da eta Sierra salvadako haitzetako korronte termikoei esker Burgoseko lurretara heldu da.

 06-09-2014 sierra salvada ardo beltz

Salbada Mendilerroa. Argazkia: Ardo Beltza

Valderejoko Parke Naturaletik igaro ondoren Tobalinako aranean kokatuta dagoen Garoñako Santa Marian geratu da. Ebro ibaiako meandro batean pasatu du lehen gaua Garoñako zentral nuklearretik oso hurbil. Hau izan da Elcanok Urdaibaitik kanpo igaro duen lehen eguna, orain atseden hartzeko momentua da. Oraindik bide luzea dauka aurretik.

Hurrengo mapan gaurko ibilbidea ikusi daiteke:

elcano 06-09-2014

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information