"Artia" arrano arrantzalea (P3)

Biografia

“Artia” arrano emeak Forres-en du jatorria, Eskoziako iparraldeko Moray kostaldean kokaturik dagoen hirian. Hiria lakuz inguraturik dago eta arrano arrantzaleek uda bertan igarotzen dute.

PVCzko eraztun horia dauka P3 kodearekin bere urruneko identifikaziorako.

 

*Hegazti honi “Artia” izena jarri zaio arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua burutzen ari den udalerriaren, Gautegiz-Arteagaren, omenez. Izan ere, herri honetan jende ugari baitago proiektu interesgarri honetan gogotsu parte hartzen.

Jarraian, hegazti honen mugimenduak azaltzen dira askatu zen egunetik.



IRAILAK 20.- "ARTIA" ELEKTROKUTATUTA HIL DA

Irailaren 20an sateliteak berri kezkagarri bat eman zigun … Artia ez da mugitzen eta geldi dagoen seinale horrek arranoari zerbait gertatu zaiola adierazi dezake. Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik kanpo gaude, Durangoko udalerrian; seinaleak Oiz mendiko hegoaldeko hegalera garamatza, txarrena esperoaz.

   

Hegoaldeko hegal horretan gailurrean dauden telebista eta irrati antenetatik datorren aireko linea elektrikoa (lur azpitik sartu gabekoa) doa. Artiaren GPS seinaleak tontorretik datorren dorre batera jarri gaitu begira… hurbildu gara… eta bertan dago!!!... Artia arrano arrantzalea da… hilda dago, dorre elektrikoaren azpian elektrokutatuta. Bere ondoan duela denbora elektrokutaturiko beste harrapari baten arrastoak daude.

"ARTIA" arranoari heriotza eragin zion dorre elektrikoaren kokapena

Hegazti horiek euren migrazio bidaiei ekiten dienean beti pentsatzen dugu gurutzatu behar dituzten oztopo geografiko handietan, Mediterraneo itsasoa, Saharako basamortua edo Afrikako arriskuetan besteak beste, baina benetan ez gara konturatzen benetako oztopoak gizakiak ezarritakoak direla eta gure artean aurkitzen direla. Kasu honetan heriotzaren kausa isolatu gabeko dorre elektriko bat izan da, Urdaibaiko Erreserbatik kanpo, eta bere migrazio ibilbide luzea hasi berri zenean.

"Artia" elektrokutatu zen dorre elektrikoaren gurutzea.

Talka eta elektrokuzioagatik gertatutako istripuak heriotza ez-natural gehien eragiten dituzten arrazoi garrantzitsuenak dira, harraparien eta hegazti handienen artean, lertxunak eta zikoinak esaterako. Adibide gisa zikoina zuria dugu,  Urdaibaiko birsartze proiektuan askatutako aleenen %20a elektrokuzioengatik edo talkagatik hil zen Biosfera Erreserba barruan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzak gerora sare elektrikoaren aldaketa prozesu bat aurrera eraman zuen Urdaibain. Horrela gauzak, gaur egun istripu arriskua oso baxua da arrano arrantzaleentzat eta beste hegazti askorentzat Urdaibaiko Biosfera Erreserban. Dena den, arranoak Urdaibaitik alde egiterakoan eta haien migrazio bidea egiten hasten direnean puntu arriskutsu ugariren eraginpean daude. Zoritxarreko istripu honekin espero dugu behintzat kontzientzia hartzeko balio izatea zein nolako arriskutsuak diren sare elektrikoak gure hegaztientzat eta arazo hori saihesteko neurriak har daitezela. 

Urdaibai Bird Center-eko langileak arranoa aurkitu zuten unean

Hegazti horiek euren migrazio bidaiei ekiten dienean beti pentsatzen dugu gurutzatu behar dituzten oztopo geografiko handietan… Mediterraniar itsasoa, Saharako basamortua edo Afrikako arriskuetan, baina benetan ez gara konturatzen benetako oztopoak gizakiak ezarritakoak direla eta gure artean aurkitzen direla… kasu honetan heriotzaren kausa isolatu gabeko dorre elektriko bat izan da.

Espero dugu “Artia”ren anai-arrebek zorte hobea izan, eta kasu honetan gertatu bezala, Afrikarantz migratu aurretik atsedenleku paregabea zirudien dorretxoaren antzerako tranpa hilkorretan ez jauztea.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban duela gutxi linea elektrikoak eraldatzeko prozesu bat burutu da; hegaztien elektrokutatzea eta talka ekidin edo murrizteko… eta komenigarria litzateke mota honetako neurri zuzentzaileak beste eskualde batzuetara zabaltzea.



IRAILAK 19 – URDAIBAIKO PADURAK

Gaur egun, “Artia” arrano arrantzaleak gure artean jarraitzen du Urdaibain. Abuztuaren lehenengo egunetan askatu zenetik, “Artia” berreskurapen proiektua egiten ari den padura zatitik mugitu izan da beti. Hala ere, azkenengo egunetan geroz eta urrunago hegaz egiten hasi da, eta ondorioz, laster bere bidaia handia hasiko duela espero dugu.

“Artiak” elikatzeko eta lo egiteko erabiltzen duen padura eta artadi zona zabala.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information