"Brinzal" arrano arrantzalea (P4)

Biografia

 “Brinzal” eme gazte bat da Lairg-etik ekarritakoa, Shuterland konderriaren erdigunean kokatutako herria, Eskoziako Lur Garaietan (Highlands). Herria Shin lakuaren hego-ekialdeko ertzean dago. Lakua konderriko handiena da, hainbat mendiz inguratua.

 P4 kodea daraman PVCzko eraztun hori baten bidez identifikatu dezakegu.

Hegaztiari “Brinzal” izena eman zaio Madrilgo BRINZAL Gaueko Harraparien Errekuperazio Zentruari eskerrak emateko nahian. Izan ere, zentro honek arrano arrantzaleek behar izan dituzten zerbitzuak eskuzabalki bete ditu.

Jarraian hegaztia askatu zenetik egindako mugimenduak azaltzen dira.



AZAROAK 6.

“Brinzal”ek gaua Senegal eta Gambia arteko mugan igaro ondoren, bere etapa berriari hasiera goiz ematen dio, berriz ere Gambiarantz abiatuz.

Gambiako Errepublika flora eta faunari dagokionez oso toki aberatsa da. Bere lurrak Gambia ibaiko erriberako behe aldean kokatuta daude. 500 espezie baino gehiago ikusi ahal dira lur hauetan, haietariko asko oso arraroak izanik, eta gainera epe luzeak egiten dituzte bertan. Gambia ibaia, Niokolo-Koba Parke Nazionalen jaiotzen da, Senegalen, meandro izugarriak eginez bere bidean. Gero, Kolontou ibaia eta beste ibaiadar garrantzitsu batzuekin elkartu ondoren Gambiara sartzen da. Azkenik Bajul izeneko hiritik itsasoratzen da Gambia ibaia Ozeano Atlantikora.

Gambia ibaia Niokolo-Koba Parke Nazionaletik igarotzen, Senegalen. 

14:00etan gutxi gora behera Soma izeneko hiri handia zeharkatzen du, Gambia ibaiko ertzean. Hiri honek garrantzia du Gambian, bertatik inguruko errepide erabiliena pasatzen baita. Bide hau iparraldetik hegoaldera doa, ibaia zeharkatuz eta Senegalekin lotuz.

17:00 aldera zuhaitz gune batetan atseden hartzea erabakitzen du, ibai ertzean. Gure arrano gazteak 95 km baino gehiago hegan egin ditu gaur, meandro izugarriak eta kondairaz betetako hiriak zeharkatuz. Baliteke Gambiako ibai ertzak bere behar guztiak asetzea, baina hau ziurtatzeko satelitearen datu berriei itxaron beharko diegu.

Gainera egun honetan gertakizun aipagarri bat jazo da. “Ospreys migration linking comunities” izeneko proiektuak Eskozia, Urdaibai eta Gambiako eskolak lotzea du helburutzak, arrano arrantzaleak egiten duen migrazio bidearen bitartez. Horrela gauzak, gure Brinzal gazteak Tendaba herritik oso gertu egin du lo, Gambiako eskolen proiektuaren koordinatzailea den Junkung Jadama-ren bizilekua. Horregatik Brinzalen gaurko etapa sinbolismoz beterik dago guretzat, izan ere orain dela lau hilabete Eskozian hasi zen zirkulua ixten du.

Tanji Lower Basic School-eko ikasleak, Gambia ibaiaren hezeguneetan arrano arrantzaleak behatzen. 

 



AZAROAK 5

Gaur gure Brinzal goizean goiz jarri da martxan eta, Tambacounda baso izugarritik oso gertu pasatu ostean, Baobab handi eta akazien basoen artetik, izen bereko hiria zeharkatu du.

Tambacounda hiritik eskualdeko errepiderik erabilienetariko bat igarotzen da, Dakar hiria eta Kayes (Mali) elkartzen dituena, hain zuzen.

Hiria atzean utzi bezain laster, beste baso-gune batetan barneratu da, “Tamba Hegoaldeko Basoa” deritzona. 14.30ak aldera Gambiara heltzea lortu du.

Gambiar Errepublika bere muga guztietatik Senegalek inguratzen du.  Bere lurrek Gambia ibaiaren erribera hartzen dute eta honexegatik, bere lur emankorrek nekazaritzari garrantzi handia eman diote herrialdearen ekonomian.

Brinzalek iparraldetik hegoaldera zeharkatu du Gambia eta Senegalgo muga gurutzatu du berriro ere. 18.00ak aldera mugatik oso gertu pausatzea erabaki du eta Senegaleko lurretan eman du gaua. Zein herrialdetatik pasako ote da bihar?

Baobab zuhaitza.

Tambacounda-ko inguruak euri-garaian.

Brinzal azken aldian egon den eskualdea, Google Earth-ekin ikusita.



AZAROAK 4.

Gure “Brinzal” gazteak bere negutze tokia aurkitu zuela zirudienean, sateliteko datu berriak mugimenduak egin dituela adierazten digu. Azaroaren 4an 10:00ak aldera lur berriak esploratzea erabakitzen du eta Senegalerantz abiatu da. 14:00 inguru zirenean Mali eta Senegal-en arteko mugak zeharkatzen ditu, eta 55 km/orduko abiadurarekin hegan eginez Tambacounda izeneko eskualdera heldeko da, Senegalen.

Afrikako mendebaldeko eskualde gehienak bezala, Tambacoundak ere bi urtaro ditu, bata sikua eta bestea oso euritsua, ekaitz handiekin. Artatxikia, artoa eta kotoiaren produkzioa hango nekazaritzaren oinarria da.

17:00ak inguru atseden hartzea erabakitzen du, herri txikiz inguraturik, Madina Diaka besteak beste. Gaur egun neketsua izan da Brinzalentzat, sei ordu baino gutxiagotan 200 km baino gehiago hegan egin baititu.

Madina Diaka-ko herria.

Tambacounda eskualdeko baserri txikia.



URRIAREN 19TIK AZAROAREN 3RA.

Denbora tarte honetan Brinzalek mugimendu gutxi egin ditu, urriaren 25ean izan ezik, 40 km baino gehiagoko hegaldi bat egin zuen eta, Bafing ibaira hurbilduz eta 6.000 biztanleko Goufan herria zeharkatuz.

Gaua aipatutako ibai ertzean igaro ondoren hurrengo egunean jatorriko tokira bueltatzea erabakitzen du eta han geldituko da orain arte. Honek dira sateliteak eman digun azken puntuak, eta honela gauzak, bere mugimendu berriak jakiteko itxaron beharko dugu.

Orain sasoi euritsuan egon arren, tenperatura leunekin, Kayes eskualdea “Afrikako lapikoa” bezala ezagutzen da. Honen zergatia burdinez aberatsak diren mendiez inguratuta dagoelako da eta hauek tenperatura altuak mantentzen dituzte. Batzuetan Apirilean eta Maiatzean 46 ºC ra ere hel daitezke.

Baobab zuhaitza, akaziak atzean. Egilea: NOAA.



URRIAK 7TIK 18RA.-BAFING IBAIAN FINKATUTA.

Dirudienez dagoeneko gure arranoak bere negu-pasa tokia aurkitu du, azken asteetan inguru horretatik oso gutxi mugitu baita. Oraindik ondorioak ateratzeko goiz izan arren, gure arranoak toki eroso bat aurkitu duela agerikoa da.

Bere jokabide eredua honako hau da: goizeko lehen orduetan hegaldi laburrak egiten ditu, erreka baten ingurutik. Eurite denboraldian gaudela kontuan hartuz, ziurrenik erreka honek ura izango du. Eguerdian, etenaldi bat egin ondoren, hegaldi laburrak egiten hasten da berriz ere 19:00rak arte, gutxi gora behera.

Gure arranoa Bafing ibaitik oso gertu dago, Senegai ibaiko ibaiadar garrantzitsuenetariko bat. Ibai honi esker urteko uholde batzuk egoten ziren inguru horretan hango nekazaritza tradizionala mantenduz, milioika pertsonen elikagaiaren oinarria hau izanik. Hala ere, 1970 ean pasatutako lehorteak direla eta Senegal Ibaiko Ustiapenerako Erakundea sortzea erabaki zuten eta honela gauzak, presa bat egitea erabaki zuten. Presa honen helburua energia sortzea eta ibaia nabigagarri bihurtzea zen. Horrela Manantali lakua sortu zen.

Egoera berri honen ondorio zuzena urteko uholdeak galtzea izan zen eta honek inguruko nekazaritza nabari murriztu zuen. 10.000 eta 11.000 pertsona artean inguru horretatik alde egin behar izan zuten, presa berri honek eragin zuzena izan baitzuen haiengan.  

 

Gure arrano gazteak inguru honetan arrantza egiten duenik ezin ziurtatu arren, badakiguna da inguruko ibaien txikietan hegan egiten duela. Baliteke hau izatea bere negu-pasa tokia, baina hau baieztatu ahal izateko GPS aren puntu gehiagotarako itxaron beharko dugu.

Manantali lakua. Egilea: USDA.



URRIAK 6.-MALI ZEHARKATUZ.

Gaur Bafoulabétik oso gertu dago gure arranoa, Bafin eta Bakoy ibaiak bat egiten duten gunea Senegal ibaiari hasiera emateko.

Orain urtaro euritsuan egon arren inoiz ez du 900mm baino gehiagoko euririk egiten. Hotz garaia azarotik otsail arte heltzen da eta bero garaia bestalde, ekain arte; batzuetan 43°Cra  ere heltzen omen dira.

 

Eguna zehar “Brinzalek” hegaldi laburrak egiten ditu. Bihar beste abenturazko egun bat izango da.

Sabanako akazia, Mali. Egilea:Wilson44691



URRIAK 5.-IBAIEN ARTEAN

Gaurko etapa berriari hasiera oso goiz ematen dio, Darabo izeneko herrialde batetik pasatuz. Eguerdiko orduetan eten une bat egiten du ibai txiki baten inguruan. Kontuan hartu behar da orain urtaro euritsu batean gaudela Maliko sabanan eta ibai gehienak noizbehinkako ibaiak direla, hau da, euria egin eta egun gatzura ibaiak desagertu egiten dira.

 

Malitik bi ibai handi pasatzen dira: Níger ibaia eta Senegal ibaia. Honetaz gain beste ibai txiki batzuk ere daude: Bakoye, Faléme edo Bafing, bestak beste. Maliko populazio gehiena ibai hauen inguruan bizi da, ibai hauek  Maliren bizitzarako ezinbestekoak baitira. Maliko hiri handiak, Kassa edo Bamako kasu, Niger ibaiaren ertzean kokatuta daude , Afrikako bigarren ibairik luzeena izanik. Gainera malda oso gutxiko lautadak direnez inguru zingiratsuak agertzen dira ibaiaren hertzeetan.

Damako, Mali. Egilea: Maroven.

Niger ibaia, Koulikoro zeharkatuz.



URRIAK 4.-KAYES HERRIA ZEHARKATUZ.

Gaur gure arrano gaztea Kayes izeneko herrialdean egongo da, famatua Afrikan bete tindu indigoagatik. Tindu hau Indigofera tinctoria izeneko landaretik hartzen da eta kolorazte natural bezala erabilia izan da. Zurtoinak eta loreak beratuz egiten da, kolore urdineko pasta bat ateraz. Gaur eguneko erabilera asko murriztu izan arren, herrixka hauetan oraindik ere modu tradizional batetan egiten dute haien ehundegiak egiteko.

Indigofera tinctoria landarea, egilea: Kurt Stubert.

Kayes, Mali.



URRIAK 3.-MALIKO EKIALDERANTZ.

Gaurko egunean ere beste meatze herri batetik pasatuko da, Sadiola konkretuki. Herri honek urrezko bi meategi ditu. Une batez atseden hartu eta gero, bere bidea jarraituko du Maliko ekialderantz.

Gure arranoa Bafoulabétik gertu dago. Herri honen garrantzia Bafin eta Bakoyeren ibaiak bateratzen diren gunean datza eta inguru honek Senegal ibaiari hasiera ematen dio.

19:00 inguruan gelditu egiten da arboladi batean, akaziaz osaturikoa ziurrenik, hango inguruan zuhaitz ohikoena baita. Hemen gaua pasatuko du.

Sadiola, Mali.

Sadiola herrixka, Mali. Egilea: Jacques Taberlet.



URRIAK 2.-MEATZE GUNEAK ZEHARKATUZ 

Goizean zehar “Brinzal” arranoak Falémé izeneko ibaiaren zehar hegan egiten egon da, baina eguerdiko orduetan Maliko lurretara sartzea erabakitzen du. Falémé ibaiaren izenaren jatorria Soninke izeneko hizkuntzan du eta “ibai txikia” ezan nahi du. Senegal ibaiko Ibaiadar garrantzitsuena da ezker erriberatik.

Gaua Yatéla izeneko herri batean pasatuko du, Senegaleko mugatik 20 kilometrotara, gutxi gora behera. Herri horren inguruan ibai ugari daude, denak Falémé ibaiko ibai adarrak. Yatéla herria ezaguna da inguruan bere  urrezko meategiengatik eta 800 lanpostu inguru ematen ditu. Falémé ibaia kaltetuta ikusi da azken urteotan urrezko meategiagatik.

Gure arrano gazteak meategitik hurbil egingo du lo.

Falémé, Mali. Egilea: Tomas Perez Gil.



URRIAK 1- SENEGALERA HELDU DA.

 “Brinzal” Guidimaka izeneko eskualdean sartzen da gaur, bere hiriburua Sélibaby izanik. Eguerdiko orduetan  Mauritania eta Senegal arteko muga zeharkatzen du , Mauritania, Senegal eta Maliren mugak elkartzen diren gunetik hurbil, basamortu gogorra atzean utziz.

Gero, Senegaleko mugak berriz ere zeharkatzen ditu baina kasu honetan Maliko lurretara barruratzeko, Falémé izeneko ibaia zeharkatuz. Aipatutako ibai hau Senegaleko ibai adar garrantzitsu bat da eta Senegal  bera du sorlekutzat. Gure arrantzaleak ibaiaren ur lasterra jarraitzen du Malitik baina arratsaldearen azken argiarekin Senegalerantz abiatzen da berriro. Han pasatuko du gaua.

“Brinzal”  arranoa “Mendebaldeko Sabana Sudandarra” izeneko ekoeskualdean  aurkitzen da, bere atzean “Akaziazko Sabana” utziz. Klima tropikala dauka, urtaro oso desberdinekin haien artean.

Gaurko egunean Brinzalek hiru lurralde gainetik hegan egin du: Mauritania, Mali eta Senegal.

Sélibaby, Mauritania.

Mendebaldeko Sabana Sudandarreko paisaia tipikoa.



IRAILAK 30- SENEGALETIK KILOMETRO GUTXIRA

“Brinzal”ek eguna oso goiz hasi du gaur, 8:00 baino arinago, eta bere bidea Gorgol ibaia jarraituz, Foum Gleita lakua zeharkatu du. Laku hau inguruan dagoen handienetarikoa da.

Eskualde hau akaziaz beteriko sabana da nabari. Inguru guzti hau bai lehorteekin eta baita uholdeekin oso zigortua izan da beti; 2007ko abuztuan sufritu zutena Gorgol ibai inguruan besteak beste.

19:00 inguru bere gaurko bidaiari amaiera ematen dio lo egiteko. Kasu honetan ere inguruko ibai handienetan egiten du geldialdia. Senegaleko mugatik 10 km-tara dago, Maghana izeneko herrian.

Maghana, Mauritania.



 IRAILAK 29- EZ DAGO GALTZEKO DENBORARIK.

“Gabou” izeneko ikaragarrizko lakuan gaua pasatu ondoren, “Brinzal”ek Tagant goi-lautada ingurutik zehar ibili da. Aipatutako goi-lautada honek Sahara eta Atlantiko kostaldea banatzen ditu eta Senegaleko arroa aldi berean. Inguru honetan ibai eta erreka ugari daude arro txiki bat osatuz; honekin antzeman dezakegu Sahel izeneko zonara sartzen ari garela. Inguru hau Sahara iparraldetik eta sabana hegoaldetik izanda, trantsizio gunea da. Bi urtaro desberdin nabari dira: bata luzea, sikua eta negukoa eta besta euritsua, uztailetik irailera.

15:00 inguruan atseden hartzea erabaki zuen Senegal ibaiadar baten ertzean, Gorgol ibaian konkretuki. “Brinzal” Senegaleko mugetatik oso gertu dago jadanik.

Kaédi izeneko herritik gertu, Gorgol ibai ondoan. Egilea: Bertramz.



Irailak 28- PAISAIA BERDEAGOETARANTZ HURBILDUZ.

 Brinzalekbere etapa berria hasi du eguneko lehen argi izpiekin. Tanouchert oasitik oso hurbil pasa da eta bere eskumako aldean utzi du Zouerat eskualde menditsua eta Gabou deituriko lakura hurbildu da Tagat-eko mesetan.

Goi lautada honek Sahara Atlantikoko kostaldetik eta Senegaleko arrotik banatzen ditu.

Hainbat ibaik Gabou lakuan batzen diren arro hidrografikoa osatzen dute, gure arranoak gaua pasatuko duen lekua.

Gaurko eguna gure arranoarentzat luzea izan da izan ere 325 km egin ditu klima gogor batean eta atseden gutxirekin.

Gabou lakua, Mauritania.



Irailak 27- SAHARAKO BEGITIK ZEHAR.

Gaurko egunean arranoak bere eguneroko bidaia ohikoa baino pixka bat beranduago hasi du, baliteke basamortuko haize desegokien ondorioz izatea.

16:00etan Adrarreko muga gurutzatzen du, iparralderago dagoen Mauritaniako gune bat.

Hemen Richat deituriko egituraren erditik gurutzatzen du, forma borobila duen elementu  geologiko bat da. Adituek orain arte meteorito baten talkaren ondorio zela zioten, baina azkenengo ikerketen arabera formazio geologiko natural bat dela diote, zehatzago esateko domo antiklinal bat da milioika urteetan zehar higatua izan dena eta ikusten dena nukleoa da.  50km-ko diametroa du eta gure arranoak ordu eta erdian zeharkatzen du.

Gaur gauean Ouadane izeneko herri batetik gertu egin du lo. Esan daiteke eskualde verde bat dela izan ere bertatik ibai txiki bat pasatzen da. 

 

 Richat egitura, Mauritania. Egilea: Brian0918.                                           

Brinzalek lo egin duen lekua, Ouadaneherritik gertu.



Irailak 26- MAURITANIA ZABALA ZEHARKATUZ

Oraingoan ere, normala izaten ari den bezala, Brinzalek bere hegaldia goizean goiz hasi  du eta goizeko ordu horiek izan dira hegaldiaren abiadurari dagokionez eraginkorrenak.

Goizeko lehen orduetan altuera baxuan egiten du hegan eta eguneko erdiko orduetan altueraz igo egiten da. 19:00etan gelditu egiten da baina 21:00etan hegan hasten da berriz km gutxi batzuk egiteko.

Tiris Zemmour eta Adrar eskualdeen arteko mugatik hurbil dago, hegoalderago. Egilea: Ji-Elle.



Irailak 25- BASAMORTU GOGORRA ZEHARKATUZ.Irailak 25- BASAMORTU GOGORRA ZEHARKATUZ.

Bere bidaia oso goiz hasi du, 6:00rak inguruan, nahiz eta 8:00rak inguruan geldialdi labur bat egin duen, baliteke eguraldi txarragatik izatea.

Ondoren gure arranoa ez da 19:00rak arte gelditzen, une horretan atseden hartu eta gaua pasatzea erabakitzen du. Arranoaren mugimendu eta abiadura orduka aztertuz ondorioztatu dezakegu eguneko lehenengo orduetan eta 18:00etatik aurrera askoz arinago hegaz egiten duela eta eguerdiko orduetan askoz motelago hegaz egiten duela, ia-ia abiadura erdi arte murriztuz.

Zati honetan, Saharako desertuaren barnean Erg Iguîdi  eskualdea zeharkatu du. Modu horretara arranoa bere helmugatik gero eta hurbilago dago.

Basamotuko paisaia. Egilea: Luca Galuza.



Irailak 24- HELMUGATIK GERO ETA HURBILAGO.

Brinzalek bere bidaia 8:00etan hasi du baina 9:00etan ordubete inguruz gelditu da. 11:30etan Maroko eta Mauritania arteko muga gurutzatu du eta bere hegaldia gelditu gabe hegoalderantz jarraitu du.

17:00etan Tiris Zemmour-eko erregioan gelditzea erabakitzen du. Munduko  eskualde lehorrenetariko bat da eta eguneko eta gaueko tenperaturen artean aldaketa izugarria dago. 19:00etan arranoa gelditu egiten da, bere gaurko eguna bukatu da. Kasik lurreko altueran egiten du lo, ziur aski enbor lehor edo harkaitz baten gainean.

Gaurko egunez arranoak 250 km egin ditu gelditu gabe basamortuan zehar tenperatura oso altuetan.

Sahara basamortuko dunak. Egilea: Wilson44691.



Irailak  23- MAURITANIARA HELTZEAR.

Brinzal arranoak bere etapa berria goizeko 9:00etan hasi du. 11:00tan oasis baten dagoen Assa herrian dago berriz. Maroko hegoaldean jendea bizi den Saharar basamortuko zona bat da.

15:30etan gure arranoa Mendebaldeko Saharan dago, Maroko eta Mauritania arteko mugatik oso hurbil.

Gaur ere arranoak 260 km egin ditu muturreko tenperatura  altuetan.v

   

Assa herria  Marokon.                                                            Saharar desertuan barrena, Maroko. Egilea: Albert Backer.



IRAILAK 22- MENDEBALDEKO SAHARARA GERTURATUZ

Hurrengo eguneko eguerdiko orduetan “Brinzal”  arranoa Tiznit-etik oso gertu zegoen, Mendebaldeko Saharako mugatik kilometro gutxira. 240 km baino gehiago hegan egin ondoren, eta bataz besteko 42km/h abiadurarekin, 18:30 inguru gelditzea eta atseden hartzea erabakitzen du

Trafaoute, Antiatlas-etik gertu dagoen herria.



IRAILAK 21.- ATLASA GURUTZATZEN

Goizeko 7:00etan  bere bidaiari hasiera ematea erabakitzen du. Hasiera batean oso astiro eta altitude gutxirekin hegan egin arren eguerdiko 14:00ak inguruan  2000 metro baino gehiagotan hegan egiten ari zen eta 42 km/ordu-tik gorako abiaduran.

Atlasa zeharkatzen. Egilea: Melintir.

15:00etan Atlasa zeharkatzen hasten da. Bataz besteko 55km/orduko  abiadura batekin eta 5000 metro baino gehiagoko altitudea hartuz puntu batzuetan, lau ordu baino gutxiago behar izan ditu guztiz zeharkatzeko.

18:00ak inguruan Agadir-era heltzen da eta gaua bertan pasatzea erabakitzen du gure arranoak. Kasu honetan ere laborantzako inguru baten egingo du lo, zuhaitz batetan.



IRAILAK 20.- ATLASERA BIDEAN

Goizeko 8:00ak baino arinago bere bidaiarekin jarraitu du hegoalderantz, bere atzean Taounate lur berdeak utziz eta Atlas mendikatera  hurbilduz.

17:00etan atseden hartzea erabakitzen du Marrakech eskualdean. Al Massira izeneko urtegi batetik oso gertu dagoen zutabe batetan gelditzea erabakitzen du. Aipatutako zutabea laborantza lurrez inguratuta dago, ur depositu baten ondoan.

Brinzalen lo-tokia.

 

Al Massira urtegia, Marrakech, Maroko.



IRAILAK 19.- ITSASARTEA ZEHARKATZEN

Eguna argitu du Guadiaro ibaian eta, bere anai-arrebak ez bezala, Brinzal Afrikara heltzeko biderik laburrenaren bila doa; kostaldea jarraituz, Gibraltar itsasarterantza doa!

9.00ak aldera, Gibraltar itsasartearen eta Algeciraseko golkoaren ingurutik zihoan hegaz, Ceutako hiri autonomora bidean, 20 km-tara kokatuta dagoena. Gure arrano gazteen artean, arrisku gutxien hartu dituena da.

Gibraltar itsasartea, 14 km inguruko zabalerarekin bere zatirik estuenean. Egilea: Adrés Meck.

Brinzal Afrikara heldu berria da!

Kontinente berrian, ekialdeko itsasertza jarraituz egin du bere bidea eta Tetuanetik pasatu denean hego-mendebalderanzko norabidea hartu du Qued el Makhazine urtegiraino. Oraindik bere hegaldia gelditu barik, hegoalderantza jarraitu du Sidi Slimane nekazal hiritik gertu dauden labore lur batzuetara ailegatu arte. Gaurko gaua Marokoko lurretan egingo du.

Qued el Makhazine urtegia, Marokoko handienetarikoa.

                                              

Brinzalek gaua pasatzeko aukeratutako inguruak, Sidi Slimaneko ureztatze soroen artean.

 


IRAILAK 18.- CADIZEKO PROBINTZIARA HELTZEN DA

Brinzalek Cala de Mijasetik gertu egin du lo golf zelaiez inguratuta eta goizeko 6:00tan etapa berria hasi du: Marbellatik pasatuta, itsaso gainetik hegaz egin du Cadizeko probintziara heldu arte. San Diego herria atzean utzita, Guadiaro ibai ertzeko zuhaizti batean gelditzea erabaki du atseden hartzeko Pueblo Nuevo eta Torreguadiaro herrien artean. Egun honetan, gutxienez 60km egin ditu.

  

Guadiaro ibaia  eta Torreguadiaroko herria, Cadiz.



IRAILAK 17.- GRANADA ETA MALAGA ARTEAN

Goizean goiz izartu eta gero, itsasorantz joan da gure laguna kostaldea jarraituz Almuñecar eta Nerja gainetik pasa da. El Peñoncillora heltzean, barrualdera sartu eta Torroxetik Trapicheko herrian dauden aerodromoak pasatu ditu. Goizeko 11:00etetarako Malaga hirian zegoen, ekialdeko urbanizazio bateko teilatu batean. 

“Brinzal” gelditu zeneko Malagako urbanizazioa

Honen ondoren, barnekaldera bueltatu da Malagako Mendien Parke Naturaleko udalerrietatik Antequerara heldu arte. Berriro ere kostalderanzko bidea hartu du Alhaurin el Grandetik. Bere azkenengo kokapenak, Mijaseko mendizerran izan dira Ojén eta Mijasen artean.

   

 

Mijaseko mendizerra,egilea: Olaf Tauch eta Malagako mendiak, egilea: José Sanchez Rodriguez.


IRAILAK 16.- SIERRA NEVADA GURUTZATZEN DU

Bere lehenengo etapa amaitu eta indarberritu ostean, goizeko 9:00etan hasi da berriz hegaz egiten.

Albaceteko Alcaraz  mendizerrako ekialdetik eta Segurako mendizerratik jarraitu du bere bidaia, Yeste udalerriko Fuensanta bezalako urtegi ederrak eta paisaia liluragarriak zeharkatuz 1500m-ko altuera baino gorago hegaz egiten.

Fuensantako urtegia, Segurako mendizerra, Albacete

Eguerdiko 15:00etan Granadako probintzian zegoen Bazako mendizerratik igarotzen ari zelarik. Hortik, Sierra Nevada mendizerra zeharkatu du Mulhacenetik eta bidea jarraitu du Molvizar eta Lobres herrien artean dauden labore lurretara ailegatu arte. Bertako olibondoetan pasa du gaua gure arranoak.

   

Mulhacen gailurra, egilea:kedrodassos                                         Molvizar inguruko olibondoak



IRAILAK 14-15.- LEHENENGO HEGALDIA, URDAIBAI-ALBACETE

Irailaren 14 arratsaldean Brinzal gazteak bere migrazio ibilbidea hasi du.  “Anai-arreben” artean bidaian joan den lehenengoa izan da.

Bere lehenengo hegaldia 110km-takoa izan da Ebro ibaiaren Arroraino. Zati honetan Bizkaia eta Arabako banalerroa, Gasteizko mendiak eta Kodeseko mendizerra zeharkatu ditu. 22:00ak arte atseden hartzen egon da Errioxako Agoncillo eta Murillo de Río Leza herrietatik gertu dauden labore lurretan, Ebro ibaitik gertu.

  

Errioxako zelaiak. Egilea:  Thor8                                               Agoncillo, egilea: Zarateman

Atsedenaldia eta gero, bere bidaia gauez jarraitu du hego-ekialderanzko norabidea hartuz. Gau osoan zehar Ebro ibaiaren arroko udalerri errioxarretatik pasatu da, Zaragozara heldu arte goizeko lehen orduetan. Calatayud hiritik gertu pasa ostean, hegoalderantz jo du.

Eguerdian Cuencan zegoen hiriburutik gertu eta bere bidaia jarraituz hegoalderantz.

Azkenik 19:00etarako Albaceteko probintziara heldu da. Bertan 540km-tako bidaia luzearen ondoren indarrak berreskuratzen igaro du gaua; izan ere, 24 ordu baino gehiago egin ditu gelditu barik eta 50km/h-ko bataz besteko abiadurarekin. Campos de Montiel eskualdeko puntu desberdinetan hartu du atseden.

   

Albaceteko lautada. Egilea:Echiner1                                            Montieleko lautada



ABUZTUAK 3 - IRAILAK 14.- URDAIBAIN EGONALDIA

“Brinzal” proiektuko beste arrano batekin, atzean Mundaka

Bere lehenengo hegaldia eta gero, 44 egunez egon da Urdaibaiko paduretan.

Urdaibaiko padura

Bere lagunen antzera, “Brinzal” hacking zonatik urruntzen joan da pixkanaka-pixkanaka hegaldi luzeagoak eginez. 13an inoiz baino hegaldi luzeagoa egin du eta Mendatako udalerrira hurbildu da padurara bueltatu baino lehen. Bidaia luzea hasi aurretik egindako lehenengo barreiadura hegaldiak dira.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information