Inguruko Hegaztiak - Zertan datza?

Urdaibai Bird Centerrek mundu guztia gonbidatzen du “Inguruko hegaztiak” proiektuan parte hartzera. Ekimen honekin gure etxe inguruan bizi diren hegaztiekin gozatzeko aukera izango duzu. Europa iparraldean oso errotuta dagoen proiektua da, urtetik urtera milaka familiak parte hartzen du eta beraien lorategi eta ortuetan neguko janlekuak jartzen dituzte inguruko hegaztiak erakarri eta beraien presentziaz eta naturaz disfrutatzeko.

Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

comederos

Hegazti horiek, janari nahikoa izaten dute udaberri eta uda aldean eta erraz aurkitzen dituzte elikatzeko intsektuak eta fruituak; baina neguaren etorrerarekin batera, hegaztiok erraz hurbiltzen dira guk jarritako janlekuetara bizirik irauteko beharrezkoa duten janariaren bila.

Beharko duzuna…. 

  • Ingurune berde bat izatea, bai zuhaitzen batekin edota bai inguruan zuhaitzak dituena.
  • Hegaztientzako janlekuak izatea, (hazientzako eta kakahueteentzako esaterako), eta proiektuak dirauen bitartean janariz hornituta egotea. Urdaibai Bird Center-en eskuragarri dituzu produktu guzti horiek: http://www.birdcenter.org/es/colabora/tienda (beste salmenta puntu bat Gernikako San Isidro Kooperatiban izango duzu).

es participa off

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information