URDAIBAIKO PADURAK
Urdaibai Bird Center-ek Urdaibaiko marismen zuzenekoa irudiak eskaintzen ditu. Zuzeneko hau zentroaren aurrean kokatzen den Orueta hezegunekoa da. Zuzeneko dokumental bat dirudi.
Zentroa bisitatzera datorrenak hezegunera hurbiltzen diren hegaztiak behatu ahal izango ditu, hain zuzen, joan-etorrian dabiltzan hegazti hauek dira hezeguneko protagonista nagusienak. Uneoro hegaztiz beteta egoten da hezegunea, urtean zehar, zer urtarotan gauden kontutan hartuta, hegazti mota desberdinak egoten dira ikusgai. Guzti horrek bisita bakoitza desberdin egiten du, inoiz ez dakigu egun batetik bestera zer gertatuko den. Orain, gainera, aukera polita daukazue etxetik hezegunea ikusteko gure zuzeneko kamera honen bitartez.
Neguan, Europa iparraldeko hegaztiek Iberiar penintsularaino bidaiatzen dute negupasarako eta horietatik batzuek Orueta hezegunea aukeratzen dute. Garai horretan oso ohikoa da ahate mota desberdinak, anatidak etb… ikustea, esaterako: basahateak, zertzetak, buztanluzeak, mokozabalak… . Neguan baita, oso berezia den espezie baten bisita jasotzen dugu; zezen txori arruntarena hain zuzen. Lezkadian oso ondo izkutatzen direlako eta indibiduo gutxi daudelako zail egiten da espezie hori ikustea. Natura eta argazkilaritza maite duten persona asko eta asko hurbiltzen dira zentrora edo begiratokietara zezentxori arrunta beraien begiz ikusteko.
Udaberria aldiz beste sasoi berezi bat da. Eztei-aurreko hegaztien migrazioa gertatzen da. Hainbat eta hainbat espeziek Afrikatik Europa iparralderaino migratzen dute beraien kumatzeko tokietara iristeko. Garai horretan hezegunera hurbiltzen diren hegazti batzuk honako hauek izaten dira: mokozabalak, harrapakariak (arrano arrantzalea, zingira mirotza, miruak, zuhaitz-belatza…), nekaezinak diren limikoloak… . Hezegunean atseden hartzeaz gain elikatu ere egiten dira oparoa baita janaritan. Urtero legez, ez da enaren, sorbeltzen, uhalde-enaren etben… presentzia falta izaten hezegunean, bertan, gainontzeko hegaztiek bezala, jan eta atseden hartzeko aukera paregabea baitute.
Baina, hezegunea ez da soilik jan eta atseden hartzeko tokia, kumatzeko toki aproposa ere bada. Espezie askok kumatze-toki bezala erabiltzen dute: kopetazuriek, murgilariek (urte osoa hezegunean pasatzen duten espezieek) habiak hemen egiten dituzte. Zikoinek bezalako hegazti handietatik hasita txikiagoak diren txoriek (kaskabeltzek, amilotxek, txantxangorriek, zozoek, lezkadi arruntek, etxe-txolarreek…) ere bertan kumatzen dute. Enarek beraiek jaio zireneko baserrietan dituzten habietan kumatzen dute urtea joan urtea etorri, horrela, jaioko den belaunaldi berriak etorkizunean toki berean kumatzen jarraituko dutela ziurtatutzen dute.
Zikoinei baita kumatzeko Urdaibai gustatzen zaie. Zentrotik ikus daitekeen habi batean kumatzen du familia batek. Habi horretan sarritan ikus daitezke gurasoak beraien kumeekin batera.
Udan eta udazkenean, beste gertakari berezi bat gertatzen da hegaztientzat. Eztei-ondorengo migrazioa hasten den garaia da. Kasu honetan, Europa iparraldean kumatzen egon diren tokietatik Afrikara edo penintsularen hegoaldera bueltatzen dira. Bide horretan, udaberrian gertatzen den bezala, Udaibaiko hezeguneetan atseden hartu eta elikatu egiten dira. Sasoi horretan, oso ohikoa da urte horretan bertan jaio diren hegaztiak ikustea beraien gurasoen gidaritzapean migratuz.
Harrapakariak, lertxunak, mokozabalak., limikoloak, paseriformeak, anatidak... Ehundaka hegazti espezie horiek ikusteko parada ematen du Urdaibai Bird Center-ek.
|