Hizkuntza berri bat gure Audiogidetan - Holandera

Osteguna, 2023(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 11:01etan

dutch article

Urdaibai Bird Center aireportu bat bezalakoa da. Hegaztiak leku askotatik iristen dira, eta batzuk berton geratzen diren bitartean, beste batzuk jan, atseden hartu eta berriro abiatzen dira urruneko lekuetarantz! Islandia? Mauritania? Eskozia

spoonbills

Urrutiko lekuetatik ez ezik, mundu osoko pertsonek ere bisitatzen gaituzte. Gure bisitari atzerritar gehienak Frantziatik, Herbehereetatik, Belgikatik edo Erresuma Batutik datozen arren, Estatu Batuetatik, Indiatik, Australiatik edo Kolonbiatik ere etortzen dira. Zenbat eta zenbat hizkuntza mota entzuten ditugun gure zentroan!

audio

Orain arte, gure audiogidak euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, ingelesez, alemanez eta frantsesez zeuden eskuragarri. Brigitte Ibens gure lagunaren laguntzari esker, hizkuntza berri bat gehitu berri dugu: nederlandera.

dutch article

Oso lotura estua dugu Herbehereekin, bai gure bisitarien bidez, bai mokozabalen migrazioan egiten den jarraipen-lanaren bidez. Mokozabalak ikertzen "Lepelaar Werkgroep" izeneko taldea dago Herbereetan eta bertako kide den Petra de Goeij gure lagun handiak eraztundutako Artemis izeneko mokozabala adibidez, 2023ko martxoan Urdaibain agertu zen, eta asko dira Herbereetan eraztuna jarri eta Urdaibain ikusten ditugun mokozabalak.

Artemis and petra

Ziur gaude hizkuntza berria jartzeak Herbehereekin ditugun harremanak estutzen eta gure bisitarien esperientzia hobetzen lagunduko duela. Hezeguneen kontserbazio-mezua ahalik eta hizkuntza gehienetan partekatu nahi baitugu.

Azkenik, eskerrik asko Brigitteri bere laguntza guztiagatik eta "Welkom" nederlanderazko hiztun guztiei.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information