Eskolentzako Jardunaldi Bereziak - Urdaibai Bird Centerrera bisitak

Astelehena, 2023(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 10:01etan

wpnmokozabalak2

Ikasturtea amaitzen ari da, eta ikastetxe askorentzat ikasgeletatik atera eta naturan elkarrekin egun berezi bat igarotzeko unea da. Horretarako aukera bat Urdaibai Bird Centerrera bisita egitea da, modu bikaina benetan Urdaibaiko padurak ezagutzeko, eta hegaztiez ikasteko eta gozatzeko.

wpnmokozabalak2

Egunero, Jon, Oier, Arrate eta Rowan gure gidariek ongietorria egiten diete Euskal Herri osoko ikasleei. Uste dugu Urdaibai Bird Centerrera bisita egiteak trebetasun berriak, naturarekiko pasioa eta oroitzapen zoriontsuak eman behar dizkiela haur eta ikasleei. Horretarako, jarduera dinamiko asko ditugu prest. Maiatzeko euria gorabehera, ahaleginez denbora dezente eman ohi da aire zabalean.

arranoka 2

Hegaztiak identifikatzen ikastea eta, ondoren, behatokian dituzten trebetasun berriak praktikan jartzea oso esperientzia atsegina da ikasleentzat.

wpnminiguia

Hegaztiekin duten loturaren bidez, hezegunearen habitata balioesten dute.

wpnscopes2

Halaber, migrazioaren zailtasunak esperimentatzen dituzte Arranoka jokoaren bidez. Horrekin batera, benetako objektuekin kontaktuan jarriz, hala nola GPS gailuekin eta kodifikatutako eraztunekin, hegaztiak bidaietan jarraitzeko erabiltzen diren metodoak ezagutzen dituzte.

wpn game

Gure hausnarketa-jardueran, ikasleek bisita aztertu eta beren hazkunde pertsonala ebaluatzen dute. Esperientzia nola hobetu iradokitzera ere gonbidatzen ditugu, beti bait gaude prest gauzak hobetzeko eta eboluzionatzeko.

wpnreflection2

Eskerrak eman nahi dizkiegu Urdaibaiko paduretako altxorrak gurekin partekatzera etorri diren ikastetxe guztiei.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information