Urdaibai Biosfera Erreserbak, Urdaibai Bird Center babestutako naturguneetako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunarekin bat egiten duela ziurtatzen du.

Osteguna, 2023(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 14:27etan

wpncets

Urdaibai Bird Centerrek bat egin du naturgune babestuetako Turismo Jasangarriaren Europako Gutunarekin.

wpncets2

TJEG-en helburua Europako gune babestuen ezagutza eta laguntza sustatzea da. Horrekin batera, gune babestuetan, garapen iraunkorra eta turismoaren kudeaketa hobetzea ere du helmugatzat. Bereziki, arreta ingurugiroaren, tokiko biztanleen, enpresen eta bisitarien beharrizanetan jarriko da.

Otsailaren 23an TJEG-en Foro Iraunkorra bildu da, eta kide egin diren 14 erakunde berriei ziurtagiriak eman dizkie eskura.

arrate4

 Arrate Galean, Bird Centerreko teknikari bat, gure ziurtagiria jasotzen.

Urdaibai Bird Centerretik espero dugu ekimen mota honek Urdaibaiko Biosfera Erreserbako biodibertsitatea kontserbatzen eta ezagutarazten laguntzea.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information